Iñaki Serrano eibartarrak eskuratu du Amodiozko gutunen 2. saria
Eibar.Org
2007/02/09 21:05
Iñaki Serrano 33 urteko eibartarrak 2. saria irabazi du Bergarako Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen Lehiaketan. Ohian Zubizarretak eskuratu du lehenengo saria eta Nerea Urtzelai izan da bergarar onena.
Aurtengoa lehiaketaren 15. ekitaldia izan da eta 37 gutun jaso dituzte, inoiz baino gutxiago.
Sariaren inguruko informazioa Goiena.Net atarian
Eta hiru sarituen eskutitzak, Serranorena barne, Jardun elkartearen blogean
Zorionak Iñaki!