Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Aurki.com eguneratu dugu

Aurki.com eguneratu dugu

Eibar.Org 2007/02/08 20:34

Aurki.com euskarazko albistegien eta blogen agregatzailea da; euskarazko sareko hainbat informazio iturritatik elikatzen den albistegi automatizatua. Eibar.ORG elkartearen ekimena da, eta 1999tik dago sarean.

Gaika sailkatuta, ehunka euskal webguneren azken orduko berriak biltzen ditu Aurki.com-ek: blogak, albistegiak, agendak, hedabideak, webgune korporatiboak... Gure leloak dioen moduan, Azken berriak euskaraz jarraitzeko bidea da.

Aste honetan bi berrikuntza nagusi egin dizkiogu webguneari. Batetik, itxura berritu diogu. Diseinu likidoa eman diogu (hau da, webgunearen zabalera zure pantailaren konfiguraziora egokitzen da), eta horrekin batera estiloa eta itxura bera ere pixkat ikutu ditugu, betiere Aurkiren estiloa eta marka gordeta.

Euskarazko bilatzailea

Euskarazko Bilatzailea ere aldatu egin dugu. Aurki.com jaio zenean, euskal webguneen direktorio gisa jaio zen, Open Directory Project edo Dmoz.org delakoa erabilita. Urteak aurrera egin ahala, baina, Dmoz proiektuak indarra galdu du. Gainera, euskarazko webguneen hazkundea izugarria izan da, eta beste bilaketa-sistema batzuk ere indartu dira. Ondorioz, une honetan, Google Coop bilaketa-sistema txertatu dugu Aurki.com-eko bilatzaile bezala, eta horrela sortu dugu Euskaraz bila, bilaketak euskarazko webguneetan bakarrik egiten dituen bilatzailea. Euskara hutsezko bilatzailearen inguruko informazio gehiago Sustatuko albiste honetan.

Proiektu irekiak

Egitasmo irekiak dira Aurki-koak. Bilatzaileko direktorioa bolondresek editatzen dute, eta edonork gehi ditzake webgune euskaldunak direktorio horretara.

Jarioa ere, euskaraz katalogatu ahal izan ditugun informazio iturrien bilgunea da, eta ez dago irizpide editorialik: inork RSSrik argitaratzen badu, Aurkin gehituko dugu.

Une honetan 520 iturri biltzen ditu, 16 kategoria edo taldetan banatuta. Zuk ere beste loturaren bat proposatu nahi baduzu, egin eskaera Aurkin.

etiketak: zerrendakoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: