Iturriaga Quartet
Atzo, ustekabean eta Deban geundela jakin gendun egunkarietatik, Mutrikun kuarteto baten kontziertoa zegoela. Arratsaldeko 8 etan. Eta joan giñan. Monjen konbentuan zen. Udaletxeak antolatutako musika ziclo bat. Joan illeko 27an El Mesias eman zuten, Puig Reig koral polifonikoa eta L´Empordá Kamara Orkestrarekin. Ama egon zan.
Atzo sarreran programa eman zigutenian ez giñan geiegi ulertu. Lauetatik, bi biolinak euskaldunak ziren, eta ania-arrebak, Aitzol eta Iokine Iturriagagoitia. Biola Miguel Angel Lucas eta cello Rebekka Riedel. Grupoa, 1996an Leipzig en sortua. Mundu guztian aritutako kuartetoa.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren hasiera-kontziertoa egiteko aukeratua izan zen, 2005eko urtean, eta bere Web pagina ikusi dudanez, joan zen urteko hamabostaldieraren barruan kontziertoa eskeiñi zuten.
Jende gaztea. Kontziertoa hasi eta laister ohartu giñen ze kalidadeko musikoak ziren. Mozarten kuartetoakin heman zioten asiera. Gero J.Crisostomo Arriagaren cuarteto liluragarriakin (3-mi bemol aundian) eta bukatzeko Schumann. Izugarria. Benetan oso ona.
Eskuak txaloka apurtu ondoren, irteeran aspaldiko lagun eibartar batekin topo egin giñan. Orain urte dexente Getxo aldean bizi dena Javier Iturriagagoitia, eskola armeriako irakaslea. Nere loak entzunda, esaten dia bere seme alabak direla. Eta gero eurokin egonda euskaldun petoak. Eta Eibartarrak. Ikastolan ibilitakoak.
Bere Web orria ikusita, mundu guztian dute zabalduta euron egin beharra. www.cuarteto-iturriaga.com. Begiratu, baina, inportantena, entzun. Zoragarria!
Datorren 10ean beste kontziertoa Mutrikun. Gionata a.Sgambaro (Flauta) eta Fréderic Vaisse-Knitter (piano). Eta atzoko eibartarren hitzetik, oso onak, geinbat loatu zuten pianojolea.