Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / www.armia-eibar.net

www.armia-eibar.net

Asier Sarasua 2007/01/15 21:02

Gaur goizean aurkeztu da prentsaurrean Eibarko armagintza museoaren webgunea: www.armia-eibar.net

Eibarko Armagintza Museoaren proiektuak ia-ia 100 urte ditu. Aspalditik dator gure herrian armagintzaren inguruko museoa eraikitzeko gogoa eta asmoa. Azkenean, azken urteotako lanaren ondoren, aste honetan irekiko da Museo berria, AYA arma-lantegian, gaur egun Kultura etxe eta Museo bihurtuta dagoen eraikinean.

Museoak ateak ireki aurretik, baina, webgunea aurkeztu dute gaur goizean Nerea Alustiza zinegotziak, Marina Barrena museoaren arduradunak, eta Amaia Trebiño prentsa arduradunak.

www.armia-eibar.net

Museoa bera ostegunean irekiko dute, arratsaldeko 19.00etan egingo den inaugurazio ekitaldian, eta asteburu guztian zehar ateak irekita izango ditu, eibartar guztiok doan museoa bertatik bertara ikusi ahal izateko.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: