Aurki.com martxan berriz ere
Pentsatu baino denbora gehiago eman du, baina Aurki.com martxan dago berriz ere. Oraindik orduekin eta zenbait azentudun karakterrekin erroreak daude, baina orokorrean badabil.
Erori zenean jakin izan bagenu hainbeste denbora iraungo zuela, segituan egingo genuen aldaketa, baina hilabete eta erdiz arazoa hosting-ekoek segituan konponduko zutelakoan pentsatuz egon gara, horren esperantzan. Alferrik.
Azkenean CodeSyntax-ek utzitako hosting batean jarri dugu eta hor dago martxan, toki definitibora joateko zai.
Barkamenak eskatzea besterik ez zaigu gelditzen, ea ez zaigun berriz gertatzen.