"Inmigrazioa eta hizkuntza politika udalerrietan" jardunaldia Eibarren
EibarOrg
2006/12/05 17:21
Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, "Inmigrazioa eta hizkuntza politika udalerrietan" izeneko jardunaldia izango da datorren astean Markeskua jauregian, Eibarren.
Eguna: abenduak 14, eguaztena
Izena emateko epea: abenduak 11
Prezioa: 50 euro (44 euro UEUko bazkideentzat)
Hizlarien artean, Xabier Aierdi (soziologoa, EHU), Félix Etxeberria (pedagogian katedratikoa), eta Marcos Nanclares (inmigrazioan espezialista) izango dira, besteak beste.

Albistegiaren RSS jarioa