Eibar.Org eta Aurki.com arazoekin
Zai gaude, ea arazoak konpontzen diren, baina uste baino luzaroago doaz.
Asteburuan Eibar.ORG eta Aurki.com ostatatzen dituen zerbitzarian erroreren bat gertatu eta dena pikutara joan zen. Pare bat egun iraun zuen zerbitzaria berriz martxan jartzeak. Hala ere, MySQL-arekin lotura bat ez dabilela eta, oraindik ez dugu Aurki aktibatzea lortu.
Atzerapenaren zergatia
Kasualitatez harrapatu gaitu arazoak hosting zaharraren itxierarekin. Izan ere Zettai hosting etxeak itxi egingo du eta toki berrira goaz. Gauzak horrela, hosting zaharrekoek ez dute arazoak konpontzen ibiltzeko borondate handirik, negozioa itxi behar bait dute.
Eta horretan gaude, bat itxi eta bestea zabaltzearen zai. Lortu dugu Eibar.ORG webgunea eta blogak martxan jartzea, baina Aurki oraindik ezin altxatu dabil.
Bloglinesen eguneraketak
Asteburuan hasita eibar.org bi egunez out egoteak eragin du Bloglines-ek gure webgunea inaktibo bezala katalogatzea eta horregatik gure jarioak ez dira han eguneratzen. Pentsatzen dugu hau ere pazientzia kontua izango dela.
Oraingoz besterik ezin dugu egin. Barkatu eragozpenak, ahal den lasterren itzuliko gara zerbitzu guztiekin.