Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Apostrophe, Fernando!

Apostrophe, Fernando!

Arrateko_Ama 2006/07/18 17:57

Joan den larunbatean egin zitzaion azken agurra eta omenaldia Fernando Muniozgureni, Eibarren. Fernandok parte hartzen zuen hainbat ekimenetako lagunek hitz egin zuten ekitaldian, Eibar.org-eko batek barne.

Eta Kitto aldizkariak ale berezia atera zuen, eta Fernandori dedikatutako hainbat testu jarri dituzte sarean. Eibar.org elkarte honek ere zenbait testu eta irudi bilduko ditu gure artxibo honetan. Oraingoz, omenaldian ateratako argazki sorta bat, Asier Ibaibarriagak bidalia. Muniozgurenen omenezko atal hori dokumentu gehiagorekin osatuko dugu aurrerago.

Ainhize Muniozguren, Fernandoren alaba, omenaldia ekitaldia hasterakoan.

Fernandoren bloga, Hau hori ta bestia, joik buruakin postia, familiari eskaintzea pentsatu dugu. Bitartean, blog hartan bertan Eibarko Alfako eskoletan Fernandok izan zuen ikasle batek (Edu Lartzanguren, kazetaria Berrian, Eli Laztanguren blogista sarean), lagatako epitafio ederra ekarri nahi genuen hona.

Apostrophe!!!

Irakasle izan nuen Fernando Alfa eskolan txikitan, ikastola ez zeneko garaian. Nire lehen euskara irakaslea izan zen. Harritu egin ninduen bere bizar luzeak. Ez nuen halakorik inoiz ikusi irakasleen artean. Are gehiago harritu ninduen Sorbonatik, Paristik, zetorrela, kantako musikaria bezala. Jakin-minez entzuten nituen Fernandoren inguruko kondaira urbanoak, batez ere, Tunisiatik ekarritako tximino bat etxean zuela zioen hura. Ez dut inoiz jakin kondaira egiazkoa ote zen, eta ez dakit inoiz jakingo dudan Fernandok etxean tximu bat benetan ote zuen.

Baina gehien txunditu ninduena zera izan zen. Francoren argazkia paretatik kendu berria zuen gela hartan erakutsi zigun mapa, Donibane Garazi, Maule eta halako leku exotikoak agertzen zituena. Eskerrik asko Fernandori denagatik. Uste dut oraindik noizean behin gogora etortzen zaidan txikitako irakasle bakarra dela. Besteak ahaztea erabaki dut, antza.

Eskerrik asko, Fernando Sorbonarengatik, tximinoarengatik eta Maulerengatik. Gauza bat botako diot heriotzari aurpegira. Astakeriaren bat botatzen nionean FERNANDOk erantzuten zidan gauza berbera:

Apostrophe!!!

Fernando Muniozguren, Eibartarrak zerrendako afarian, 2000.12.16

Fernando Muniozguren, Eibartarrak zerrendako lagunen afari batean, 2000ko abenduan.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: