Fernando Muniozgureni omenaldia
Datorren zapatuan hilak 15 Fernando Muniozgureni omenaldia egingo zaio, Eibarko Txantxazelaiko kioskoan, arratsaldeko 19.00etan. Kanpotik zatoztenerako, hemen duzue mapa: herriko Untzaga plazan bertan dago hau, esateko, eta aparkalekua ere bertan duzue, Untzagatik goruntz doan kalean segituan Txantxazelai azpian dago parkinga.
Ez hileta eta ez elizkizun, ekitaldi "alaia" eskatu zuen, berba horrekin, Fernando Muniozgurenek, idatziz lagatako borondatean. Eta beste baldintza bat, Eta Kitto elkarteak antolatua izan zedila ekitaldi hori.
Eibar.org elkarteko kideek, Eibartarrak zerrendako lagunen eta sareko blogista eta blogzaleen izenean, zapatuko omenaldi ekitaldiarekin bat egiten dugu.
Eta Kitto aldizkariak, ale monografiko berezia aterako du Muniozgurenen inguruan.
Bestalde, jakin dugu Fernandoren errautsak hiru lekutan banatuko dituela familiak, intimitate osoan: itsasoan, baso batean, eta Eibarko txoko batean.