Fernando Muniozguren hil da
Bart gabian hil da Fernando Muniozguren. Eibarko udaleko Euskara Teknikari azken 20 urtiotan, eta kitto eta Badihardugu euskera elkartien sortzaile eta bultzatzaile, eta Eibartarrak internauta elkarte honetako kide.
Langile geldieziña, euskerian alde gau eta egun lan egiteko prest egon da beti.
Elkarte honen partetik, gure besarkadarik beruena famelixa guztiari.
Hauxe da oraintxe bertan ...eta kitto elkartetik heldu jakun mezua:
--------------------------------------
Fernando Muniozguren Urkiola (1950-XII-7, Eibar) gaur goizaldean hil da, azken hilabeteotan gaixo egon eta gero. Euskeraren alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete du; horrez gain, beste hainbeste esparru jorratu ditu, batez ere pentsalari eta komunikatzaile moduan.
Filosofian lizentziatua (Vincenneseko Unibertsitatea), irakaskuntzan hasi zen eta lan horretan amaitu du bere ibilbidea. Tartean, Eibarko Udalean euskara teknikaria eta Batzordeko arduraduna izan da hainbat urtetan eta gure herrian euskara zabaltzeko eta normalizatzeko zereginean aitzindaria izan da. …eta kitto! astekariaren sortzailea izateaz gain, izen bereko Euskara Elkartearen sorreran parte hartu zuen.
Ohiko kolaboratzailea izan da Argia astekarian, Egunkaria eta Berria egunkarietan eta Herri Irratiko eta Euskadi Irratiko iritsi irratsaioetan eta beste hainbat komunikabidetan. Euskararen normalizazioaren inguruan hainbat proposamen berri egin zituen eta beste bide batzuk zabaldu.