Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Tagzania, euskaraz eta bilaketarekin

Tagzania, euskaraz eta bilaketarekin

Luistxo Fernandez 2006/03/03 18:04

Eibarko CodeSyntax enpresan berrikuntza politak egin dizkiogu Tagzania mapa aplikazioari.

Orain euskaraz ere badago, eta beste hizkuntza batzuetan ere bai. Eta bilaketa dauka. Jendeak bertan gehitu dituen tokiena, eta baita munduko toki-izenen datubase handi batean.

Adibidez, Eibar bilatuta" ikusiko dugu Mexiko aldean badagoela Rancho Eibar delako bat.

Eibar etikaterakin orain arte gehitu izan diren leku batzuk honako mapa honetan dituzu:

Bestalde, bilaketetan euskarazko izenak aurkitzea ez da beti erraza izango... Datubaseen publikotasuna eta eskuragarritasuna dago tartean, eta gure lana haien baitan dago. Azalpen gehiago Sustatun.

Polonierazko bertsioa

Tagzaniak dituen hizkuntza berrien artean poloniera badugu, neurri batean Eibarko Armeria Eskolari zor diogu. Eskola honek ikasle truke egin behar du aurten Rzeszow hiriko politekniko batekin, eta hiru astez 18 urteko hamar laguneko talde poloniarra izan da Eibarren. Trukean, hemendik hara ere joango dira gero Eibarkoak.


Armeria Eskolak inguruko enpresetan banatu ditu ikasle hauek, eta batek Interneteko profila zeukala eta, guri bidali ziguten. Horrela egin du lan Karol Palys-ek Tagzania itzultzen.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: