Literatura eta blogak mahaingurua Donostian Eibar.org-eko blogariekin
Luistxo Fernandez
2006/02/16 00:14
Ostiral honetan (otsailak 17), Donostiako Kultur Patronatuaren laguntzaz, BLOGAK ETA LITERATURAren inguruko mahai ingurua izango da Donostian, Ernest Lluch Kultur Etxean 19.30etan.
Lau hizlaritatik, hiru Eibar.org-eko komunitateko blogariak.
- Iban Zaldua ( Volgako Batelarietako bat),
- Katixa Agirre,
- Xabier Mendigurene
- eta Markos Zapiain.
Eta moderatzailea ere Eibar.org-eko laguna izango da, Mikel Iturria izango da, berau ere blogaria zein eta Ernest Lluch kulturetxeko zuzendaria hain zuzen. Mahai inguru hau UEUk antolatu du. Sarrera irekia da.

Albistegiaren RSS jarioa