Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibar eta inguruko hizkeren mapa

Eibar eta inguruko hizkeren mapa

Asier 2005/12/08 00:43

Orain dala egun batzuk kaleratu dan liburuan, Eibarko euskara, gure berbetaren doinu eta berbak, mapa politta kaleratu da.

Eibarko euskeria eta ingurukuak mapa batian. Zeintzuk diran antzerakuak, zeintzuk ez horrenbeste...

Eibarko euskara eta ingurukoak mapa batean

Laburpen moduan-edo, hauxe esan geinke:

  • Leintz aldeko berbetak nahiko antzerakuak dira danak. Oñati bereizten da pixkat, eta Aramaixoko Oleta auzua.
  • Bergara eta Antzuola be taldekuak dira. Bergarako mendebalian (Ubera, Angiozar, Goimendi...), Eibar-Elgeta inguruko ikutua dauke, eta ekialdian (Elosu eta Deskarga), gipuzkera ikututxua.
  • Eibar-Soraluze-Ermua oso antzerakuak dira, eta Elgeta be ez oso desbardiña. Eremu horren barruan dagoz Zaldibargo Eitzaga eta Mallabiko zatitxo bat (Gerea eta Zengotita ez). Eibarko Agiñagan, ostera, bizkaieraren ikutua igartzen da (ez larregi).
  • Elgoibar aparte samar geratzen da, gipuzkerako ikutu haunditxuakin (Deban eta Mutrikun askoz haundixagua).

Mapia Luis Lonbidek egin dau, eta Zaloa Etxanizek maketatu. Eta mapa honen hurrengo bertsiñua, hobetutakua eta zabalagua, Badihardugu euskera elkartiak kaleratu dau, Deba ibarreko hizkerak izenakin. Politta geratu da. Durangoko azokan egongo da salgai.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: