Toribio sarietako irabazleak
Atzo banatu ziren Eibarren Toribio Etxebarria enpresa-ekimenerako sariak. Enpresa barruko berrikuntzaren atalean, Gasteizko ADS enpresak eroan du saria, industria aerospazialean erabil daitekeen proiektu batekin. 2. sarian Vicomtech enpresak sortutako eMedica medikuntzarako teknologia proiekuak eroan du. Aipamen berezia jaso zuten Eibarko CodeSyntax enpresaren Tagzania ekimenak, eta Iriscom egitasmoak.
Enpresa ideien alorrean, Zamudioko ekimen batek eroan zuen lehen saria (Pigmaly, energia ekoizteko mikroturbinak), eta 2.a Markel proiektuarentzat izan zen, diesel motore eredu berri bat.