Eibartarren Ahotan proiektua aurkeztu da
Joan zen ostiralean aurkeztu zen udaletxean Eibartarren Ahotan Ahozko artxiboa. Artxibo horrek Eibarko nagusienen hitzak eta ipuinak biltzen ditu. Orain, hori guztia Interneten dago kontsultagai.
Eibartarren Ahotan proiektuaren helburua Eibarko ahozko ondarea jasotzea da: herriko nagusiekin berba egin eta antzinako ipuin eta kontuak bideoz jasotzea. Asmoa, hurrengo belaunaldiei XX. mendearen lehenengo zatiaren bizimoduaren ñabardurak eta alderdi desberdinak zehatz-mehatz, protagonisten ahotan, jasoko dituen ikusentzunezko artxibo eta datu-basea lagatzea, zaletuen gozamenerako eta adituen (filologo, historialari, etnografo zein soziologoen) azterketarako.
Egileetako batek bere ikuspuntua utzi du bere blogean, Asier Sarasuak, eta argazkiak flickerren. Aurkezpenean egondako Enekok ere bere iritzia utzi digu bere webgunean.