UEUrako lanpostua
Asier Sarasua
2005/09/16 20:15
Udako Euskal Unibertsitateak Eibarren amatasun ordezkapen bat egiteko kudeatzaile bat behar du. Honoko ezaugarriak izatea baloratuko da:
- Kudeaketa akademiko/administratiboan esperientzia izatea.
- Antolaketarako gaitasuna edukitzea.
- Ofimatikan trebatua izatea.
- Talde-lanean jarduteko eta harremanetarako gaitasuna edukitzea.
Interesatuek Erref: Lanpostua idatzita duen gutunazal batean CV. zehatza eta ESKAERA GUTUNA bidali Eibarko egoitzara irailaren 30erako:
UEU (Markeskoa)
Erref: Lanpostua
Otaola hiribidea 1
20600 EIBAR
- Urriaren amaieran lanean hasiko litzateke.
- Aurkeztutako eskaera guztiei emango zaie erantzuna.