Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Obaba esklusiban

Obaba esklusiban

Arrateko_Ama 2005/09/15 23:50

Gaur estreinatzen da Obaba filma Donostiako Zinemaldian. Eta goizeko kazetarien pasean ikusita, kritika, sarean edo paperean beste inon baino lehenago, Xabier Mendigurenen Eibarko blogean. Esklusiba bat gune honetan.

Aldi berean, Sustatun ere bai, blog horrek akreditatu baitu Mendiguren Eibar.org-eko partaidea Zinemaldian.

XME iaz ere izan zen kritikari Zinemaldian. Orduan bere bloga Egunen harian azpitituluarekin zebilen. Aurten, Paperjalearen dieta. Paper dieta, zeluloidez osatuko du hurrengo egunetan Xabierrek, egunero idatziko baititu ikusten dituen kronikak hemen.

Obaba badakizue zer den, Montxo Armendariz nafarraren azken filma, Bernardo Atxagaren Obabakoak ipuin-liburuko narrazio batzuk oinarri dituena. Gure kritikariak dioena: "Arima salbu, film polita."

etiketak: blogak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: