Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Patxi Usobiaga eibartarrak urrezko domina Alemanian

Patxi Usobiaga eibartarrak urrezko domina Alemanian

EibarOrg 2005/07/27 16:07

Patxi Usobiaga Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak urrezko domina lortu du World Game-etan, bi faborito nagusiak, Tomás Mrázek txekiarra eta Alexandre Chabot frantziarra, atzean utzi ondoren.

World Games konpetizioa IOC-ek antolatzen du, eta olinpiko izateko bidean diren kirolak biltzen ditu. Aurtengo edizioa Duisburgen izan da, Alemanian, eta besteak beste kirol hauek bildu ditu: eskalada, skate-a, rugbia, squasha, eta abar.

Usobiaga ez zegoen hasieratik finalerako sailkatuta. Finalerdietan lehiatu behar izan zen, eta proba horretan bera izan zen garaile. Ondoren, finalean ere, bera izan zen onena, 38 punturekin. Atzean geratu ziren Mrazek eta Chabot, 30 punturekin berdinduta, biak ere zilarrezko dominarekin.

Zorionak.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: