Alfa behera botatzeko lanak aurrera
Asier Sarasua
2004/07/15 15:32
Orain dala pare bat aste hasi ziran Alfa taillarra behera botatzen. Etxe barrixak, Corte Inglesa, Ego errekia erakutsi eta amorraiñez bete...
Biharrak aurrera doiaz, eta honezkero barruko gehixena botata dago. Makiñak biharrian jo-ta-ke. Itxuria danez, laster hasiko dira kanpoko hormak be botatzen.
Atzodanik debekatuta dago Alfa parian aparkatzia, eta atzo arratsaldian hasi ziran lehenengo trafiko-etenaldixak.
Datozen egunotan desagertuko da Eibarrek euki daben taillarrik haundi eta ezagunena.