Tourra Ramonen tabernatik, eta hemengo blog batetik
Arrateko_Ama
2005/07/06 15:20
Julen Gabiria Tourraren gainean ari da idazten egunero Berrian, Ramonen Tabernatik izeneko atal batean. Baina ez bakarrik han, bere artikuluak bere blogean ere aurkituko dituzu.
Xabier Mendiguren Elizegi gure blogaria ere udako komentarista dugu Berrian. Udako Postala idazten du egunero Udako Tartea gehigarrian. Bada, iruzkin labur horiek ere ekartzen ditu Eibar.org-eko bere blogera, ez egunero, baina bai tarteka, hala nola artikulu honetan.