Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Aipamenak jaso ditugu Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan

Aipamenak jaso ditugu Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan

Arrateko_Ama 2005/07/03 17:22

Eibar.org-ek aipamen berezia (blogosfera osoarekin batera) lortu zuten atzo Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketan, Andoainen (bertako Udala da antolatzaile nagusia).

Epaimahaikoa den blogista batek, Mikel Irizarrek, kontatzen du Piperrautsa bere blogean, eta bertan dago epaimahaiaren erabaki osoa ere bai. Interneten inguruan dioena ere Sustatun ere azaltzen da

Eibar.org-eko blogei honela egiten zaio aipamena:

Edizio honetan, ordea, bereziki aipatu nahiko genituzke euskarri berrien bitartez etorri direnak. Eitb24.com ataria aipatzeaz batera, euskal blogosfera azpimarratu nahiko genuke. Aipagarria iruditzen zaigu nola garatu den blogintzaren fenomenoa euskaraz, joera globalak bertakotzeko azkartasuna erakutsiz. Eibar.org taldeak sortu du lehen blog komunitatea euskaraz, eta honen haritik etorri da Goiena.net komunitatea. Bien artean, azaleratu dute euskal blogarien multzo polita eta bultzada eman diote euskarazko blogosferari.

Eibar.org-en baitatik sortutako Aurki proiektuak ere jaso du aipamena:

Aipagarria begitantzen zaigu aurki.com-ek sortu duen tresna, sarean diren euskarazko argitalpen guztiak (blog xumeak zein hedabide handiak) orri bakarrean biltzeko, une oro eguneratuta. Tresna ezin hobea da euskarazko informazio esparrua bistaratzeko.

Eskerrik asko!

etiketak: zerrendakoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: