Nuria Lopez de Guereñu eibartarra, Garraio Sailburu
Asteburuan aurkeztu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bere lantalde berria eta, izan diren aldaketa gutxien artean, eibartar bat ageri da: Nuria Lopez de Guereñu Ansola. Orain arte Álvaro Amannek izan duen lekua hartuko du, Garraio Sailburu.
1969an Eibarren jaioa, Telekomunikazioetako Injinerua da. Vicomtech enpresan lan egindakoa, azken urteotan Gipuzkoako Landa-eremuko Garapenerako foru diputatua izan da. Eibarko UBBko lehendakariordea da.
Hauxe Legebiltzarrean orain arte egin duen lana, Eusko Legebiltzarraren webgunetik (2001-2005eko daturik ez dago webgunean):
- Euzko Abertzaleak Taldeko Legebiltzarkidea (1998-2001)
- Industri, Merkataritza eta Turismo Batzordeko kidea (1999-2001)
- EITBren Legebiltzar Kontrolerako Batzordeko Lehendakaria (1999-2001)
- Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordeko Idazkaria (1999-2001)
- Emakumea eta Gazteria Batzordeko Idazkaria (1999-2001)

Albistegiaren RSS jarioa