Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibar lehen mailara igotzeko aukera

Eibar lehen mailara igotzeko aukera

Arrateko_Ama 2005/06/13 22:25

Celta 1 - Eibar 2, atzo. Bikaina Eibarren partidua. Ez horrenbeste Eibarko Udalaren jarrera: gaztelania hutsezko iragarkiak kontratatu zituen ETB1eko partida emanaldirako. Txartel gorria. Kontu hau, eta liga amaieraren inguruko beste batzuk, bizi-bizi komentagasi Eibartarrak zerrendan.

Kalkuluak

Azken jardunaldiaren faltan, Bigarren mailatik Lehen mailara igotzeko aukerak ditu SD Eibarrek. Hau da sailkapena gaur:

    1. Alaves 76 (igota)    2. Cadiz 73    3. Celta 73    4. Eibar 72    5. Recreativo 70 

Eibarrek irabaziz gero, Cadiz eta Celta ere irabaztera behartuta. Punturik irabazteko lagaz gero bi horietako batek, Eibar gora. Cadiz edo/eta Celtak galduz gero, SD Eibarrek berdinketarekin ere nahikoa luke. 73 puntura gerta daitezkeen puntu-berdinketa kasu guztietan, Eibar sailkatu egingo litzateke. Eibarrek etxean du hurrengo jardunaldia, kanpoan beste biek.

Zailtasun posibleak

Cadiz eta Celta beregainak dira. Irabaziz gero, haiek nagusi.

Celtari hiru puntu kendu zizkioten alineazio oker bategatik. Errekurtsoa jarriko dute, eta onartzen bazaie... Celtak pisua du, eta ez litzateke harritzekoa.

Celtarekin lar fiatzerik ez, beraz. Cadizen hutsa itxoin behar. Xerez-Cadiz da partidua, eta Xerezen entrenatzaile nafarra garantiatzat aurkezten duen arren Igorringo blogari nafarrak, ez da halakorik uste Eibarren, aurrekariak ezagututa.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: