Margarita Murgizu hil da
Mogel Ikastolako lehenengoetariko andereñua. Maistria zan. Abertzalia eta kristau fiña. Gerraurrian be euskal eskoletan jardundakua. Ez nago seguru, Asierrek jakingo dau berari egin zetsan alkarrizketatik, baiña uste dot Belgikan be ibili zala euskaldun ume errefuxiatuekin.
Andoni Urrestarazu-(Umandi)ren arrebiakin hartu-emon haundixa eukan. Haren gramatikiakin emon zittuan euskerako klasiak, bere etxian, Eibarko emakume talde bati, erdi-klandestinidadian, 50. hamarkadan.
Hirurogeiko hamarkadan azken aldixan, berak Txilera misiñuetara juateko zittuan asmuak aldatu erain netsazen, bere moduko personak ikastola munduan premiña-premiñazkuaz genduzela-eta.
Persona zabala, jatorra, bihargiña, eta ikastoliari eta Euskal Herrixari bere onenak isil-isilik emondakua. Maittagarrixa. Maitte zittuan umiak eta umiak maitte eben bera. Emakume eredugarrixa. Gabon aurretxuan bisitau neban atzenekoz. Makal zeguan.
Juan jaku oiñ, ez baiña fruturik emon barik. Ezagutu dogunok ez dogu sekula ahaztuko.