Celtari puntuak kentzen badizkiote...
SD Eibar izan ezik, igotzeko lehian dauden beste hiru taldeek, errekurtsoa jarri dute Celtak bere azken bi partidetan egindako alineazioengatik. Arauak aplikatuta, baliteke 6 puntu galtzea Celtak.
Hori gertatzen bada, SD Eibarren aukerak, matematikoki, handitu egiten dira, eta berdinketa posibleak, atzo adierazi genituen 7 kasuetatik harantzago, biderkatu egiten dira nabarmen (eta average-ak oraingoz erabakitzeke gainera, Celta-Eibar jokatu bitartean). Baina Celta du hurrengo aurkaria Eibarrek, Vigon, eta igoera ziurtatzeke eta kontu honengatik amorratuta, beste itxura bat hartzen du partiduak.
Eibartik Vigora animatzera joateko bidaien informazioa Eibartarrak zerrendan argitaratu da.