Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / SD Eibarren berdinketa posibleak

SD Eibarren berdinketa posibleak

Luistxo Fernandez 2005/06/07 22:09

Lehen mailara igotzeko horretan, zer gertatuko da berdinketen kasuan?

Prentsan datu batzuk aurkitu ditugu, baina berdinketa kasu batzuk bakarrik aipatzen dira, ez denak. Berdinketen kontuan lagundu nahi badiguzu, jarraitu irakurtzen.

Hau da sailkapena

  • Celta (sailkatua)
  • Alaves 73
  • Cadiz 70
  • Huelva 69
  • Eibar 69

Eta hauek DV-k aipatzen dizkigun berdinketa kasuak:

a) laurak: Alaves, Cadiz, Huelva, Eibar. Eibar gora (lehena nonbait)

b) Huelva, Cadiz, Eibar: Eibar gora.

c) Cadiz, Eibar: Eibar gora

d) Huelva, Eibar: Huelva gora

Baina ez zaizkigu aipatzen beste kasu hauek:

e) Alaves, Cadiz, Eibar

f) Alaves, Eibar, Huelva

g) Alaves, Eibar

Azken kasu honetan, biak Cadiz eta Recreren aurretik tokatuz gero, biak aurrera, baina 3-4 postuetan bateratuta gera daitezke. Era berean, Huelva eta Eibar berdintzean Huelva aurretik izan arren, biak igo daitezke, baldin eta Alavesen aurretik geratzen badira (posible da matematikoki).

Inork badaki, beraz, e, f eta g kasuetan zer gertatuko den?

Eta behin galdetzen hasita, Alavesi ere zer gertatuko litzaiokeen berdinketa hauetan?

Berdinketan kasuan, euren arteko emaitza edo "ligatxo" partikularra zenbatzen da, nonbait.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: