Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Itziok irabazi du Armeria Eskolak antolatutako proiektu teknologikoen lehiaketa

Itziok irabazi du Armeria Eskolak antolatutako proiektu teknologikoen lehiaketa

EibarOrg 2005/06/07 21:02

Eitb24.com webgunetik ekarria.


Proiektu garaileak Etxea izena darama eta lapurreten aurkako alarma baten simulazioan datza. Lehiaketan, Debabarrena, Debagoiena, Lea Artibai, Durangaldea eta Urola Erdiko ikasleek hartu dute parte.

Eibarko Itzio Institutuak aurkeztutako proiektuak irabazi du Armeria Eskolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako proiektu teknologikoen lehiaketaren laugarren edizioa. Proiektuak zelula fotoelektriko baten bitartez egindako lapurreten aurkako alarma baten simulazioan datza, Etxea izenburua du eta 1.500 euro, garaikurra eta diploma bat jasoko ditu.

Bigarren saria, Eibarko Mogel Isasi zentroak aurkeztutako proiektuak irabazi du. Kasu honetan, proiektua eguzkiaren argiaren arabera itxi edo ireki egiten den teilatu mekaniko batean oinarritzen da. Teilatu mekanikoa izena du eta 900 euroko sari bat jasoko du, garaikurra eta diplomaz gain.

Sari-banaketa asteazkenean egingo dute, Armeria Eskolako hitzaldi aretoan, 11:00etatik aurrera. Berritzeguneko zuzendaria, sariak eskaini dituen epaimahaiko bozeramailea eta lehiaketan parte hartu duten zentroetako ikasle eta irakasleak egongo dira ekitaldian. Armeria Eskolako Ikasleen Gurasoen elkarteko eta Ikasle Ohien Asanbladako ordezkariak ere egongo dira, Tekniker enpresako eta Eibarko Udaleko ordezkariekin batera.

Lehiaketan, Debabarrena, Debagoiena, Lea Artibai, Durangaldea eta Urola Erdiko ikasleek hartu dute parte, eta sari hauen helburu nagusia, ikasketa ziklo honen azken fasean heziketa teknologikoa bultzatzea da. Era berean, taldekako lana, ideia berriak eta ekintzaileen irudia indartzea ere bilatzen da.

Gazteak, hots, etorkizuneko profesionalak, etorkizun handia duen lan-mundu baten aldeko hautua egin dezaten ahalegintzen da Armeria Eskola berrikuntza honekin. Ekitaldia bukatzerakoan, irabazleek bisita bat egingo dute Eibarko Tekniker zentro teknologikora.

Lehiaketa hau Eibarko Armeria Eskolak antolatzen du, ikastetxe honen Ikasle Ohien eta Gurasoen Elkartearekin batera. Teknikerren laguntza ere badu lehiaketak.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: