Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге
Testuak
Kartak Iwo Jimatik
"Cartas desde Iwo Jima" Clint Eastwood-en pelikularen eta "Cartas desde Iwo Jima del general Kuribayashi" Kumiko Kakehashiren liburuaren irakurketa konparatua egitera noa. Gehiago oinarritzen da pelikulan, liburuan baino, behingoagatik esan baitezaket nahiago dudala pelikula liburua baino, liburua jeneralarekin maiteminduegi egoteagatik beharbada. Zergatik da pertinentea lan hau hemen agertzea edo nola sinestarazi diet hala dela Volgako gainerako kideei? Fikzioak historia eta zuzendariaren ikuspuntua kontatzeko, errealitatea oinarri, erabili dituen estrategiak azalduko nituela esanez; errealitatetik tresna dramatikoak atereaz, fikzioa errealitatean txertatuz historia hobeto azaltzeko… Eta espero dut emaitzak izango duela horretatik. Gehiago irakurri
Haur eta Gazte Literatura helduei azalduta
Beste kolaborazio bat iritsi zaigu, kasu honetan Manu Lopez Gaseni idazle eta unibertsitate-irakaslearena. Haur eta gazte literaturarena ez da Volgako Batelariak inoizkarian agertu ohi den gaia, eta, beraz, pozten gaitu alor horretako aditu baten ekarpena hemen argitaratzeko aukera izateak, segida baten lehenengoa izango dena, gainera. Gehiago irakurri
Kontsiderazio gutxi batzuk, berriak eta ez horren berriak, euskal literatur kritikagintzaren inguruan
Uda amaituta, hemen gatoz berriro Volgako Batelariak, literaturaz aritzeko asmo berrituez. Hasteko, Iban Zalduaren hausnarketa batzuk ("hausnartu": hitz egiteko modu biologista eta agian erratu bat da) euskal kritikagintzari buruz. Gehiago irakurri
Elizabeth Costello eta nobela afrikarraren auzia (hots, euskal nobelarena, agian)
J.M. Coetzee idazle hegoafrikarraren pertsonaia baten gogoeta batetik abiatutako gogoeta erdia. Gehiago irakurri
(Euskal) Estilo-Ariketa (VIII): Iritzi-zutabe eusko-internazionalista
Zortzigarren estilo ariketa honetan kazetaritzara jo nahi izan dugu, bertan, bizitza bera bezain efimero, literaturarik onena akaso lantzen ari direlako hainbat zutabegile begizorrotz bezain ipurtarin, eta seguruenik, akaso beharrik gabe, ezkerra eta abertzaletasuna (shaken, not stirred) XXI. mendean, XXII.ean kasik, kokatzen ari baitira, garai bateko zilborrismoa bazter utzita, nazioen kontzertuarekin harmonian. Gehiago irakurri
Joyce & Saizarbitoria
Mikel Hernandez Abaituak kolaborazio berri bat bidali digu, eta guk, beti bezala, oso gustura hartu dugu gure inoizkarian; oraingoan, Deustuko Unibertsitatean berriki eskaini duen hitzaldi baten testua, James Joyceri buruzko kongresu batean. Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen, eta hala jasotzen dugu guk hemen. / En esta colaboración, que nos ha enviado el escritor Mikel Hernández Abaitua, se aborda, entre otros asuntos, la cuestión de la influencia de la novelística anglosajona modernista y, sobre todo, de James Joyce, sobre el escritor vasco Ramon Saizarbitoria, una influencia que, según Hernández Abaitua, es probablemente mayor que la de los autores del Nouveau Roman francés con los que se le solía relacionar. Gehiago irakurri
Minimoen programa
Hausnarketa bat, besterik ez, Kafkaren eskutitz baten pasarte batetik abiatuta. Gehiago irakurri
(Euskal) Estilo-ariketak (VII): Estilo uterino-isurkaria
Autoparodia bat da ia ondorengo estilo ariketa. Ni ere lotu nintzaion gure (gu emakumeak izanik) fluxuen duintasuna goratzeari, gutxienez, esan nion nire buruari, iragarkietan hilekoak likido urdin absurdu izateari utzi arte. Irakurri genituen gure gaitasun sortzailea esentziatzat aldarrikatzen zutenak; eta orain, ama izatearena pisutsu zaigunean gazazko gure bizitzetan, hilekoa. Ez esan, hilekoa; hitza irakurtzeak gizon zenbaiti sortzen dien nazkak bakarrik merezi du zenbaitetan. Baina ez ote garen pixka bat pasatu jatorrietara bidaia honetan fluxuekiko miresmenean… Gehiago irakurri
Hamasei aholku Erasmus literatura idazteko
Arduratuta al zaude ez zarelako garai literario berrietara egokitzen? Ez al dakizu ea asmatuko duzun zure hurrengo lanarekin? Lehia gupidagabea da eta –edozein merkatu ekonomiari dagokion bezala– aldaketa da nagusi gure panorama literarioan. Azken denboraldi honetako modaren trena gal ez dezazun, eta hurrengoaren zain gaudelarik –horretarako ere bilduko ditugu argibideak dagokion unean, irakurle, lasai egon–, hona hemen aholku batzuk, jarraitzeko oso errazak. Gehiago irakurri
Balizko literatur albiste berrietarako proposamenak
Denok dakigu (eta are gehiago Durango ostean) literaturaren inguruko albisteak errepikakorrak eta monotono samarrak suertatzen direla: aurkezpen gatzgabeak, liburuen aurrerapen maxkalak, elkarrizketa sasipromozionalak, sarien eta beken aldarrikapen beti antzekoak… Gure literatur albisteek astindu bat behar zuten, eta eskerrak kazetari ausart batzuk hasi diren bide berriak urratzen, idazketaren momentu magikoenetako bati (liburu baten amaiera uneari) eman zaion atentzio berritua dela medio. Alabaina, Volgako Batelariak-en motz irizten diogu egitasmo honi, eta proposamen berri, ausart eta anitzekin gatoz, euskal kazetaritza kulturalaren hobe beharrez. Gehiago irakurri