Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге
Kritikak
Subordinazioaren kontra. Imanol Galfarsoro. Pamiela 2008
Iazko saio liburuetatik interesgarrienetakoarekin gatozkizue oraingoan. Badakizue zozketaz tokatzen zaizkigula kritika egin beharreko liburuak. Olasagarreri tokatu zitzaion Galfarsororen liburua. Hona kritika. Gehiago irakurri
Zulo bat uretan
Iñigo Aranbarriren azkeneko nobelaren mikrokritika, inoizkari honetan nobedadeekin beti bezain atzeratuta gabiltzala frogatze aldera, berriz ere. Gehiago irakurri
Bilbao-New York-Bilbao
Tentaldiari ihes egiteko modurik onena bertan erortzea da, zioen Oscar Wildek, eta azkenean, borroka latz baten ondoren, ezin izan diogu eutsi eta durangoste honetako modako kontrobertsia literarioaren hatzaparren artera egin dugu jauzi, bide batez aspalditik utzita geneukan (baina hemendik aurrera berpiztuko dugun) inoizkari honetako kritiken saila berrabiaraziz. Volgako Batelariak-en barne posta-zerrendako gure ohiko mezuen truke mamitsu batetik abiatuta, lau eskutara (eta zortzi begitara) osatu dugu Kirmen Uriberen lehenengo eleberriaren inguruko iruzkin hau. Gehiago irakurri
Labartzari agur
Aspaldidanik zuen kritikoak Txillardegiren azken nobela mahaian edo maletan, nobedadea izan zen garai urrunetatik, baina oraintsu arte ez du irakurri eta, beste batelarien aurrean alfer ospea apur bat arintzearren, ez soilik irakurri, iruzkina ere egin du. Orain dela urtebete eta erdi, edo bi, auskalo, hartutako konpromisoa betetzera doa kritikoa. Hemen duzue azken letraraino irakurri ondoren, pasarte batzuk bi edo hiru aldiz, Txillardegiren Labartzari agur eleberriari buruzko iruzkin kritiko subjektiboa, gizon batek (barkatu) egina. Gehiago irakurri