Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Prospektiba eta erabaki estrategikoen inguruko CEPAL-en manuala

Eneko Astigarraga 2007/01/19 08:35

Kolonbiako ProSeres delakoaren Zuzendaria den Lucio Mauricio Henao Velezek idatzi dit Nazio Batuen (UN) CEPAL-ek ( Comisión Económica para América Latina ) argitaratzen dituen Manuales CEPAL bildumaren barruan, Javier Medina Vásquez eta Edgar Ortegón-ek egindako Manual de prospectiva y decisión estratégica: bases teóricas e instrumentos para América Latina y el Caribe argitaratu duela ILPES ek, Instituto Latinoamericano y del Caribe de Planificación Económica y Social.

Kontua da eskuliburu zabala eta betea dela - 400 orrialde inguru -, prospektiba, etokizunari buruzko ikerketak edo zelata estrategikoaren inguruko metodoak eta ezagueraren gizarte eta ekonomiarantz Latinamerikak eman behar dituen pausuen inguruko hausnarketa dakarrena.

Era berean, eskuliburuak bibliografia eta erreferentzia zabala ditu, bai ikuspegi orokor batetik, bai Latinamerika eta Karibe lurraldeetatik hurbiltzen denarentzat.

Duela urte batzuk, Cali-ko Universidad del Valle delakoak eta ILPESek (Instituto Latinoamericano de Planificación Económica y Social) egile berdinen beste liburu interesgarri bat argitaratu zuten: Prospectiva: Construcción social del futuro.

Gaian interesatuta zaudetenok ILPES-en webgunetik jaitsi dezakezue dokumentu osoa .pdf formatoan.


Technorati Tags: , , ,

Biziblogak 2010 urterako

Eneko Astigarraga 2007/01/10 00:45

Nomura Research Institute japoniarrak 2011 urteari begira web 2.0 delakoen garapenaren informazio teknologien bide orria argitaratu du: "IT Road Map" of Web 2.0 Technology Up Until 2011 .

Web 2.0 mobile edo web 2.0 mugikorrarentzat - hau da, web 2.0 zerbitzuak ingurune mugikorretan erabilita -, erabakikorrak izango diren 3.5G sare mugikorren zabalkuntza 2008rako iragartzen dute txostenean.

Ondorioz, 2010rako sare ubikuoen (ubiquitous network) etorrera ailegatuko omen da eta aldaketa nabarmenena: argitalpenaren aro berri bat.

Lifeblog: argitalpenaren aro berria

Hartzaile eta aplikazio domestikoetatik datorren informazioa argitaratzeko aukerei esker, Lifelog-en aro berria hasiko da. Hau da, sarean konektatutako tresna eta hartzaileak, guztion aktibitatea erregistratu eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko gaitasuna izango dutenak.

Aurrerago ere, duela pare bat urte, RFID teknologiak zirela eta, aipatu genuen gaia, baina 20 urte barru kalitatea handiko bideoan, bizitza oso bat errejistratu ahal izango omen dela irakurtzen dut. Akabo biografoak edo apunteak: zuzenean lifebloga, bizibloga, bizitza grabazioa edo dena delakoa. Informazioa gorde, aurkitu eta berreskuratzeko prozedurak.

Hildo beretik doaz besteak beste memoria arazoak konpontzeko sortu diren memories for life bezalako ekimenak edo NLP (LNP edo Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan ) lanean diharduen Yorick Wilks irakasleak zuzentzen duen Companions izeneko proiektua (Teleko garrantzitsuak ikerketa consortium-ean), non gure bizitzaren gertaeren arrastoak antolatzen lagunduko digun ordezkoa lantzen ari diren. Hemen here eszenategiak erabiliz : Digital Home (TIDs Digital Home Scenario), Photo Companion Scenario eta Gofer.

Erantzunen bila gabiltza: ordezkatu dezakegu gure memoria laguntza artifizialerekin? konpondu daitezke teknologiaren laguntzaz memoriaren nahasteak? gure bizitza aldatuko da? nolako ondorio etiko, legal, politikoa izan dezake? non utzi nituen blog honetan editatzeko pasahitzak?

Ikusi dudanez, zahartzen garenerako ezinbestekoa izango zaigu SeniorCompanion-en bat, baina "Companions" delakoan badaude bestelako JuniorCompanion (gazteei aholkatu , lagundu, irakatsi,...) edo MeetingCompanion (bilera transkripzio, laburpenak, aktak, ...) negozioa negozioa da eta gainera, hainbeste informazioarekin edo infoxitaku edo etorkizunean denok beharko dugu Companions, lifeblog, memoria artifiziala edo antzeko zeozer.

Info gehiago:


Technorati Tags: , , ,

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.