Artxiboa Urtarrila 2006
Web 1.0 Tailerra Gasteizen
Web 1.0 Tailerra ospatu da egun hauetan Gasteizen eta antolaketa lanetan ibili den Mentxu Ramilo -k gonbidapena luzatu zigunez, bertatik pasa gara Tailerrean parte hartzeko.
Lan bilerak alde zaharreko Montehermoso zentroan egin dira eta antolaketa ezin hobea izan dute. Leku ezberdinetatik etorritako ehun pertsona inguru hartu dute parte.
Bi fasetan antolatu da. Lehenengoa web bidez egin da, wikiaren bidez: Tailer Birtuala deitu izan dena. Bigarrena, Gasteizera bertaratuz, esan bezala Montehermoso Jauregian egin da. Tailerrean zenbait web aztertu dira (Gasteizko Udala, Jaurlaritza, Arabako Batzar Nagusia, Eusko Legebiltzarra, ...) hiru taldeetan bilduz eta lan eginda: hobekuntzarako proposamenak, hausnarketa eta proposamenak eginez.
Horrelakoetan gertatzen den bezala, beharbada ondorioak oso orokorrak (oraindik argitaratu gabe daude), eta nabariegiak izan dira agian: sarbide unibertsala, irisgarritasuna, komunikazioa, ... Baina, wikian kontsulta daitekeen materiala eta proposamen asko daude.
Ikusten den bezala, lan asko eta gende askorena egon da tartean. Baina, Web 1.0 Tailarreko proposamenak egiten ibili garenok, Internet munduko gendea eta administrazioko gendea izan gara. Montaia ona, baina luze samarra. Web asko zeunden aztertzeko, egia esan.
Beharbada administrazioak - dela Udala, dela Foru Aldundia, dela Amankomunazgoa edo Jaurlaritza -, bilera errazagoak egin ditzake eta hiritarren lagina batekin Internet atariek behar dituzten hobekuntzak aztertu. Beste zenbait arloetan bezala, administrazioa hiritarrarengan hurbiltzeko moduak bilatzea ezinbestekoa da.
Administrazioak erabiltzaileen iritzia jaso behar du, ezinbestekoa da, eta administrazioak web atarien erabilera eta bideragarritasuna neurtu behar du. Zeintzuk diren atal bisitatuenak, zeintzuk orri bisitatuenak, zeintzuk zerbitzu erabileenak, zer den hiritarren interesekoa, etabar.
Baina, lantaldean atari baten arduradunak esan zuen bezala web atariak ez dira, gaur egun kasu askotan gertatzen den legez, informatika sailaren ardura, baizik eta administrazioko langile guztien ardura: hiritarrekin hartu emana izateko beste bide bat, eta oso eragingarria izan daitekeena.
Eguneraketa, 2006-01-23
Gazteizko dekalogoa argitaratu da: DECÁLOGO DE VITORIA-GASTEIZ 1.0
Gainera, sarean blog ezberdinetan agertu diren erreferentziak aurkitu ditut:
Katalanez:
Galegoz:
- Eva Campos Xente na rede
Espainolez:
- Francisco Vargas: Me he sentido como en casa
- Mentxu Ramilo: TallerWeb1.0 y redes de personas
- Roc Fages: Taller Web 1.0: Ejemplo de trabajo en equipo
- Internet Euskadi: Unas 100 personas acudieron al primer TallerWeb en Vitoria-Gasteiz
- Carlos Guadián: Taller 1.0
Seguru kontakizun gehiago daudela hortik zehar ...
Argazkia Euskalerriaren Adiskideen Elkartea -rena da.
Technorati Tags: Internet, IKT , Web1.0_Tailerra, e-administrazioa
Informazio Gizartea eta Teknologiaren papera Europako etorkizunean
Informazioaren Gizartea eta Teknologiak Europan gaiari buruz prospektiba eta hausnarketa egiten duen FISTERA proiektu zabalaren barnean, pare bat liburu interesgarri kaleratu dituzte. Biak Interneten eskuragarri.
Informazioaren Gizartearen etorkizuna Europa handituan
Lehena, Corina Pascu eta Florin Gheorghe Filip-en VISIONS ON THE FUTURE OF INFORMATION SOCIETY IN AN ENLARGED EUROPE e.
Bucaresten egin zen Visions of the future for IST, challenges and bottlenecks towards Lisbon 2010 in an Enlarged Europe lan bileraren ondorioa da eta IKTei dagokionez Europako herrialde berrien gehiketaren ondoren sortutako egoera aztertzen du batik bat.
Baina, prospektibari dagokionez, tresna metodologiko eta eszenategien berri ematen du. Horrela, Tools for Pictures of the Future atalean:
Lawrence Green eta duela gutxi Bilbon izan den Ian Miles-en Applying IST to European Goals - Developing and Deploying Alternative Scenarios (adi .pdf-a) artikulua dakar, eta Prospektiba arloan nahiko lan egin dituen Romanian Academy-an inguruan diharduten Florin Gh. FILIP, Horaţiu DRAGOMIRESCU, Rolanda PREDESCU, Romeo ILIEren Vision-Building for the Knowledge Society The experience with a Romanian foresight exercise (adi .pdf-a)
IKTen tokia 2020eko Europako bidean.
Bigarren argitalpenak IST at the service of a changing Europe by 2020: Learning from world views artikulu eta ponentzien bilduma bat da. Adibidez:
- A Futurereality (a retrospective from 2025) (Geoff WOODLING) (eszenategi eraiketa interesgarria)
- New Ethics for nanosciences and the future information technology? Let the limits move (Françoise ROURE)
- The end of the internet rush (Theodore MODIS)
- Introducing the big next thing: the transactional internet (Jean-Marc LEVY-DREYFUS, Patrick CORSI)
- ICT security stakes and identity management in the future Europe (Alain ESTERLE)
- IST at the service of the people in a changing society (José L. MONTEAGUDO, Juan REIG, Rafael LAMAS)
- The future of IT and media technologies and their use in Baden-Würtenberg (Simone KIMPELER, Thömas DÖBLER)
- Regional strategy of the information society in Extremadura (Luis Millán Vázquez DE MIGUEL)
- Information Society Technology policy options and strategies for changing Europe by 2020: lessons from Asia (Pranov N. DESAI)
- IST trends and CEE boosters (Plamen NEDKOV)
- LEurope de 2020: la construction dune économie territoriale de la connaissance (Laura GARCIA VITORIA)
- Scenarios for measuring the impact of ISTs of human life (Juan Hernández HERNÁNDEZ)
Eta gainera beste hiru ataletan (Visions and The Economic Dimension, Trends in Technologies and Aplications eta ICT Policies Around The World) sartutako artikulu laburren bilduma dauka. Egile askorenak dira eta denak daude eskuragarri .pdf formatoetan.
Faltan bota dut, artikulu bakoitzaren izenburua argiago ez ipintzea. Dena den eskertzekoa da material guztia on-line egotea.
Technorati Tags: prospektiba , IKT , klaseak, forecasting, future, fistera
Albiste onak: neurona helduak berritu egiten dira
Ez galdu itxaropena, MIT edo Massachusetts Institute of Technology famatuko Picower Institute for Learning and Memory zentruko ikertzaileek neurona helduak berritu egiten direla iragarri dute.
Orain arte zerebro heldu bateko neuronak ez zirela eraberritzen uste genuen. Baina, ez omen da horrela eta bide berriak zabaltzen dira Parkinson, paralisiak edo Alzhehimer gaixoentzat.
Helduen buruak eraberritu: hara, zenbat onura.
Info gehiago:
- Public Library of Science-ko Dynamic Remodeling of Dendritic Arbors in GABAergic Interneurons of Adult Visual Cortex artikuluan.
- MIT-eko Picower researcher finds neuron growth in adult brain albistean.
- Tendencias-ko Las neuronas adultas tambien se regeneran artikuluan.
Technorati Tags: prospektiba, zientzia, ikerkuntza, Biologia
2016: etorkizuneko eszenategiak Parisen
Parisko Zientzien eta Industriaren Hirian (Cité des sciences et de l'industrie , www.cite-sciences.fr ) etorkizunari buruzko hitzaldi zikloa hasten da gaur: 2016 : scénarios du futur izenekoa.
Urtarrilean zehar lau hitzaldi izango dira. Denak Joël de Rosnay-ek emango ditu eta gure etorkizuna baldintzatuko dituzten lau gai nagusien inguruan izango dira:
- Etorkizuneko Internet, L'Internet du Futur
- Bioteknologiak, osasuna eta medikuntza, Biotechnologies, santé et médecine
- Energia eta garapen iraunkorra, Energie et développement durable
- Ingurune inteligenteak eta gizaki/makina interfazeak, Environnements intelligents et interface homme/machine
Hitzaldi sorta interesagarria, ondo aukeratuta eta eraginkorrak izango diren gaien inguruan.
Hasteko, gaurkoan eta laburpenean irakur daitekenaren arabera, Internet bidez datorren iraultza, aldaketa eta erronkak jorratuko dira.
Technorati Tags: prospektiba, prospective, Internet, eszenategiak


