Etorkizuneko aldizkarien azalak

Magazine Publishers of America delakoak, XXII mendeko aldizkari azalak argitaratu ditu.
Aldizkari famatu askoren azalak - Time, BusinessWeek, Cosmopolitan, Fortune, Parents, Reader's Digest, Entertainment, Travel + Leisure, Car and Driver, ... -, XXII mendean nolakoak izan daitezkeen ikusteko aukera eskeintzen digu.
Bitxia eta interesgarria bai aldizkari azalak, bai artikulu nagusiak. Hona hemen adibide batzuk:
- Haurdunaldia 75rekin. Arriskuak eta onurak (Parents, maiatzak 2105)
- Espazio-yologia, Hollywood-eko erligioa edo kultoa? (People, 2105-11-23)
- Quantum travel. Profitatu neguko eta udako oporrak batera (Travel + Leisure, Ekainak 2105)
- Marte 100 aurkikuntza ederrenak. (Reader's Digest. Maiatzak 2105)

Azalaren indarra aipatu du Joxe Aranzabalek, etorkizuneko beste azal hauek gogoratu dizkidate, eta egunero jende askok egunkari, aldizkari, liburu, ekitaldi, ... azalak prestatzen sekulako lana egiten duela konturatu naiz.
Blogak, zelata sistemak eta adimen ekonomikoa
Blogak eta prospektibarekin hain lotuta dauden zelata sistemak, zelata teknologikoa edo adimen ekonomikoaren ("Intelligence économique" edo "Business Intelligence") inguruan teoria, tesiak eta praktika berriak sortzen hasi dira.
Gaur Frantziako CNRS, hau da Frantziako ikerkuntza erakunde nagusiaren archivesic tresna interesgarriaren webgunean Weblogs : un nouveau paradigme pour les systemes d'information et la diffusion de connaissances ? , Applications et cas d'usage en contexte de veille et d'intelligence economique. izeneko dokumentua aurkitu dut.
Sistematizazioa eta kontzeptualizazioa egiten duen neurrian, dokumentu interesantea da, bai prospektibaren ikuspegitik bai informazioaren arkitekturaren ikuspegitik, bai ezagueraren kudeaketaren ikuspegitik. Egilearen iritziz, Olivier Ertzscheid, zelata prozesuei weblogek egiten dizkieten ekarpen kualitatibo eta kuantitatiboak kontutan hartzekoak dira.
Baina ez bakarrik teoriak, praktikak ere ugaritzen hasi dira: joan zen astean, La Gacela de Wirayut blog interesgarrian espainolez TodoBi izeneko bloga iragarri zuten . Aurkezpenean diotenez, Business Intelligence, DataWarehouse, CRM, Cuadros de mando, Balance Scorecard eta beste gai batzuen inguruan egunean egon nahi dutenentzat.
Joan zen hilean, antzerako gaietara (Intelligence Économique ) zuzenduko den Grupie izeneko bloga hasi zuten Parisko Ecole de bibliothecaires Documentalistes delakoaren lehen mailako ikasleek. Gogor hasi dira gazte hauek. Lastima bloga ekainean itxiko dutela iragartzea .
Jules Verne: Alegiazko egiak

Aurreko mezu batean duela 100 urte Jules Verne hil zela esaten genuen eta Javier Armentia-ren Entre La Ciencia Y La Ficcion izeneko artikulua gomendatzen genuen.
Jules Verne idazlearen heriotzaren mendeurrena betetzen den urte honetan, asteazkenean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Jules Verne: Alegiazko egiak, lurraren erdigunetik Verneren eleberrietara izeneko erakusketa zabaldu da. Webgunean bisitara animatzeko informazioa ipini dute:
Erakusketak ibilbide bat eskaini nahi du frantziar idazlearen fikziozko munduetan barrena, guztiak Enigma kontzeptu bateratzailean bilduta; Verneren munduan murgiltzea galdera batean sartzea da, hain zuzen ere iristerik ez daukagun horretan, ezinezkoan, ezkutukoan, gordetakoan erantzuna jasotzea eskatzen duen galderan.
*Ez da kasualitatea Julio Verneren eleberri asko Bidaia lurraren erdigunera, Jangada, Grant kapitainaren seme-alabak, Cynthiako naufrago txikia- hastea edo erabakitzea mezu sekretu baten bidez, errealitatearen giltza ezkutatzen duen kriptograma ulertezin baten bidez.*
Lehen Silicon Valley, etorkizunean Asia
![]()
Behin baino gehiagotan aipatu da blog honetan datozen urteetan Asiak, eta batez ere Txinak, izan dezakeen hazkunde eta garapena.
Irakurri dudanez , The Wall Street Journal-en iritziz, duela urte batzuk Silicon Valley-era jotzen zuten bezala, gaur egun ikasle aurreratuak eta profesional gazteek Asiarantz jotzen dute.
"Los jóvenes profesionales, que antes miraban a Silicon Valley en busca de oportunidades, se vuelcan actualmente en mayor medida para trabajar en Asia." (...) "la creencia es que los conocimientos sobre Asia, especialmente China, pueden ayudar a impulsar sus carreras. Otro atractivo, en especial para los de tipo emprendedor, es la oportunidad de unirse a un negocio cuando empieza y potencialmente ganar grandes sumas o ascender rápidamente en una compañía".
Duela urte batzuk, ikasi nahiean eta CodeSyntax sortu aurretik, California-n, Silicon Valley aldian ibili ginen. Dirudienez, gaur egun Asia aldera jo beharko genukeen.
Argazkian Luistxo, Eneko eta Gari Silicon Valley-en, Oracle erraldoiaren eraikuntzak atzean ditugularik
Tsunamiak aurreikusten

Tsunamis : prospective et prevention izena ipini diote Paris-en egingo duten mintegiari . Mintegi edo mahainguru horretan Claude Allegre eta Emile A. Okal geofisikoak eta UNESCO erakundeko Patricio Bernal izango dira.
Ura pasa eta presa jarri esango dute askok, baina akatsetatik ikasi behar delakoan eta Tsunami gehiagoren arriskua bizirik dirauelako, aproposa dirudi maiatzaren 10ean Pariseko mintegiak jorratuko duen gaia.
Uneskok Division de la prospective, de la philosophie et des sciences humaines - Division of Foresight, Philosophy and Human Sciences delakoa dauka, hau da Prospektiba, Filosofia eta Giza Zientziak denak batera. Prospective sailaren zuzendaria Jérôme Bindé da eta noizean behin antolatzen dituzte horrelako jardunaldi eta mintegiak non informazio gehigarria ipintzen den.

Kasu honetan Indiko Ozeanoan izan zen Tsunamiari buruzko ataria sortu zuen UNESCO-k , laguntzak, prebentzio sistemak eta lurraldeen eraberritzea koordinatu nahiean. Ataria frantsesez, ingelesez eta espainolez dago.
Argazkiak:
- goikoa, UNESCO
- azpikoa, Arko Datta / Reuters, World Press Award 2005
2015, petrolioa 380 dolarretan
Ixis-CIB finantzia eta inbertsio etxeko Patrick Artus eta Moncef Kaabi ekonomilariek egindako txostenaren arabera, petrolio kupelaren prezioa 380 dolarretara ailegatu daiteke hamar urteko epean, 2015 urtean.
Frantziako Reuters albiste agentzian ikusi dut erreferentzia, eta apur bat harrituta nauka ingelesez edo espainolez albistearen erreferentziarik ia ez aurkitzeak. Ingelesez ALJAZEERA.NET edizio ingelesean ikusi dut, eta espainolezko batzuk, Crisis Energetica kasu, bide horretatik datoz.
Aipatutako ekonomilariek, hamar urteetan, gaurtik 2015 urtera, zortzi aldiz handiagoa aurreikusten dute petrolioaren prezioa, 70 hamarkadan gerta zenaren antzera. Ez da albiste/aurreikuspen ona, beldurra sartzeko horietakoa, baina badaude antzerako beste aurreikuspen batzuk
Arrazoiak ugari:
- Ekoizpen kapazitatea oso gutxi gehituko da.
- Aldiz, petrolio kontsumoa pentsatutako baino askoz gehiago igoko da. Berriz ere, Txinan demanda asko igoko delako.
- Petrolioa ordezkatu dezaketen energiak oso gutxi eta astiro garatuko direlako.
Gainera ekonomista hauen arabera, petrolio eskaeraren elastizitatea oso ahula izango da prezioarekiko: prezioaren %25eko igoerak, bakarrik %1ean murriztuko du petrolioaren demanda.
Beraz, edo garraioa izugarri garestiago pagatzeko prest gaude, edo txirrindak eta zapatillak ondo prestatu. Baina, hori bakarrik balitz, gaitz erdi: petrolioaren prezioarekin batera bestelako produktuen prezioak gorantz joango dira.
Bada ez bada, 70ean bezala, petrolioarekiko menpekotasun gutxiago duen ekonomia prestatzen joan beharko dugu berriro . Edo... Kaliforniako Energia Komisioak, energy.ca.gov , egiten dituen aurreikuspen askoz baikorragoekin geratu.
Buztan Luzea The Economist-en
Gutxienengoei kasu egiten ikasi behar dugu, "nitxoak" aurkitu, arreta eskaini, ... eta modu eraginkorrean.
Gutxi gora behera, horretaz doa The Economist famatuak atzo atera zuen artikulua: Profiting from obscurity , What the long tail means for the economics of e-commerce. Enrique Dans-ek aipatzen du gaur bere blogean .
Duda barik, Interneteko buztan luzearen teoria-ri buruzko artikulu famatuena, Chris Anderson-ek idatzi zuen Wired aldizkarian: The Long Tail izenekoa. Erreferentziarako artikulu luzea, serioa eta ondo dokumentatua.
Euskal blogosferan aipatu izan da buztan luzearen teoria: Luistxo Fernandez-ek, gutxienez pare bat artikuluetan Buztan Luzearen soziolinguistika edo Blogen buztan luzea eta harpidetza motza artikuluetan eta, duela gutxi, Jabi Zabala-k propio Interneteko buztan luzea eta Internet euskadunari buruzko Euskara sareko buztan luzean artikuluak idatzi ditu.
Hala ere, uste dut ekonomilari gehienak erosogoak daudela gehiengoentzat arauak eta portaera amankomunak asmatu eta aztertzen. Azkarrenentzat tokia, beraz.
Informazioaren Gizarteko Teknologien etorkizuna

Informazio Teknologien etorkizunari buruzko FISTERA (Foresight on Information Society Technologies in the European Research Area) proiektuaren barne egin den Delphi ikerketaren emaitzak sarean daude.
Delphi ikerketaren txosten osoa helbide honetatik jaitsi daiteke (2,5 MB).
Txostenaren egileak Rafael Popper eta Ian Miles, Manchester Unibertsitateko PREST taldeko ikerlariak dira. Egileek diotenez, ikerketak Informazioren Gizarteko Teknologien dimensio sozialean jarri du arreta nagusia.
