Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Mugikortasuna 2030

Mugikortasuna 2030

Eneko Astigarraga 2004/11/14 23:59

Eszenategiak_mugikortasuna

Mobility 2030 IAE eta WBCSD erakundeek Sustainable Mobility project barnean aurkeztu duten azken txostenaren izena da. 2030 urteari begira mugikortasun iraunkorra edo jasangarria aztertzen du, energia ereduak, energia politika eta etorkizunerako eszenategiak proposatuz.

IAE edo International Energy Agency OECD barnean dagoen erakunde autonomoa da eta mundu mailan energia sektoretaz arduratzen da: estatistikak, azterketak egin, txostenak kaleratu, aholkuak eman, eta abar.

WBCSD edo World Business Council for Sustainable Development mundu osoko elkarte eta enpresak osatzen dute.

Bi urteko lana eskatu dituzten txostenak WBCSDren webgunean daude eskuragarri eta garraioari buruzko alternatibak aztertzen dituzte.

World Changing blogean aipatzen den legez, agian espero ez dena txostenaren sinaduran ageri diren enpresak ikustea da. Esate baterako BP, Daimler Chrysler, Ford, GM, Honda, Hydro (Norwegiako energia enpresa), Michelin, Nissan, Renault, Royal Dutch/Shell, Toyota edo Volkswagen. Eta horrek, eszeptizismo kutsua ematen dio txostenari, baina egin den azterketa teknikoki benetan oso landua eta ona da.

Esan bezala, txostena 2030 urtea du helmugatzat eta eszenategiak landu dira.

Eszenategiak egiteko hiru galdera kritiko edo nagusi batzuk erantzuten saiatu dira Global Business Networkekoek:

  • Zer da garrantzitsuena hiritarrentzat?
  • Nork dauka aldaketa eragiteko indarra?
  • Nola egingo dira aldaketak?

Hausnarketa egin ondoren, hiru eszenategi nagusi hartu dituzte kontutan:

  • Lehena, mugikortasunaren prezioa edo kostoan ardatza duena, The Price is Right. Eszenategi honetan, erabakiak ekonomia globalean eragiten duten indarren arabera hartzen dira.
  • Bigarrena, The Global Citizen izenekoa da, eta balore eta akordio globaletan oinarritzen da Eszenategi honetan, baloreetan oinarritutako komunitatearen akordio globalak agintzen dituzte.
  • Hirugarrena, We'll Do it Our Way bataiatu dute, gure erara egingo dugu!. Eszenategi honetan, emaitza ezberdinak lortzen dira lurralde edo mundu erregio bakoitzean soluzio ezberdinak erabiltzen direlako.

Eszenategiak_mugikortasuna

Momentuz eszenategien egileek (GBN Global Business Network etxe famatua) behin behineko txostena (1.7MB PDF) kaleratu du, baina abendurako agindu du behin betikoa.

Eskualde askotan mugikortasunari buruzko ikerketak egiten ari dira, beharbada erreferentzia gisa interesgarriak izan daitezke World Business Council for Sustainable Development erakundeak kaleratu dituen txosten eta eszenategi orokorrak.

etiketak: Metodoak, Prospektiba
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.