Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / UEU, 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa

UEU, 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa

Eneko Astigarraga 2006/10/05 23:35

Tim O’Reilly-k, web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea eta Interneteko guruak, Gasteiz-en bere hitzaldia ematen zuen bitartean UEU -k 2006-2007 ikasturtearen inaugurazio ekitaldia egin du Markeskoa jauretxean.

Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Marijo Telleria, Eibarko Udalaren ordezkariak eta Lore Erriondo UEUren zuzendariak eman diote hasiera ikasturteari, eta ongi etorri hitzen ondoren 2006-2007 ikasturtearen inaugurazioa eta jarduera akademikoaren aurkezpena egin dute.

Azken urteetan, pixkanaka sendotzen eta luzatzen doaz UEUren eskaintza akademikoa, materialgintza, argitalpenak eta IKT zerbitzuak. Eta gauden bezala ezaguera gizartean murgildurik, nola ez, etengabeko prestakuntza. Jarraitu dadila haskundea, seinale ona da. Gainera, egun gutxi barru UEUk Unibertsitate atari euskaldun berria aurkeztuko duela aurreratu digu Lore Erriondok. Laster izango dugu horren berri.

Bisitaldi gidatua izan dugu Markeskuan eta egoitza txukuna du UEUk Lopez de Isasi merkatariaren izandako jauretxean. Arretaz bisitatu dugu Jauretxean Tekniker Ikerketa Zentroak UEUrekin elkarlanean Sormena eta berrikuntza lantzeko prestatu duten eremu berria. Metodologia eta teknika bereziez lagunduta, enpresa edo erakundeek ideia berriak sortzeko eta lantzeko prestatuta dagoen eremu irekia.

Tim O'Reilly, Tagzania, web 2.0, UEU, ...

Gasteizen Tim O'Reilly-k web 2.0-ari buruz hitz egin du. UEUren aurkezpenean nengoela Garik (argazkia berea da) O'Reilly-k Tagzania aipatu duela jakinarazi dit, pozik gu nola ez. O'Reilly-k ezagutzen du. Tagzania indartzen eta zabaltzen doa munduan zehar. Hemen sortuta eta unibertsala egiten? agian. Portzierto, Euskal Internauta talde majoa bildu da Gazteizen. Denetan ezin egon.

Horregatik, Gasteizen egon ez arren, ikasturtea hasteko Web 2.0-ari buruz jakin nahi duenak, euskaraz UEUren ikastarora joatea dauka. Irakaslea Gorka Julio, Markeskoan, urriaren 16tik aurrera.

Aurrerago, IKTeekin zerikusia duen jarduera akademiko ugari: edizio digitala, multimedia baliabideak musikarako, blogak, Internet, software librea, hizkuntza teknologiak, ... eta bestelako eremu askotan beste hainbeste. Horra hor aukera.

Argazkiak: Egoibarra.com eta Gari Araolaza

 

Technorati Tags: , , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.