Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Blogak 2010ean? (1)

Blogak 2010ean? (1)

Eneko Astigarraga 2005/11/27 17:44

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilboko Kafe Antzokian

Bigarren blogari euskaldunen topaketa, Blogs & Beers 2.0 egin da gaur arratsaldean (argazkiak flickr-en ) hangoak dira ) eta azken boladan blogak izan dira izpide zenbait tokietan.

Esate baterako El Pais (Blogintzaren aro berria ) edo Berria (Blogarien garaia da ) egunkarietan, edo Anjel Lertxundiren Blog, blog! artikuluan, non ondo azaldu zituen euskal kulturari blogek egin diezaioketen ekarpenak.

Batzutan kritika gogorrak jasan arren, aspalditik esanda dago blogak luzaroan geratzeko etorri direla. Eta euskarazko blogen kasuan ere, horrela izatea espero dut.

Ez dakit gaur egun duten egiturarekin izango den edo agian Smart Mobs-eko What is the future of the blog? artikuluan dioeten moduan parte-hartzea bideratzen duten tresna ezberdinak gero eta gehiago konbinatuz izango den.

Eta seguruenez, gaur egungo testu eta argazkiekin, soinuak, bideoak, irudiak, ... eta mota ezberdineko eduki multimediak gehituko ditugu blogetan.

Bilboko Blogs & Beers 2.0 topaketan

Ez dakigu web 2.0 edo beste modu batean izendatuko dugun fenomeno berria, baina nahiko argi dago erabiltzaileek gero eta aukera eta indar gehiago izango dutela etorkizuneko Internet sarean.

Duela gutxi, IKT-en etorkizunari buruzko ProspecTIC 2010 hausnarketa egin da eta ondorioak argitaratzen dihardute pixkanak. Joan zen astean zuzenean blogen etorkizunarekin lotzen ditudan pare bat artikulu:

Laburbilduz honakoa aurreikusi dute ProspecTIC 2010ean:

  • Edukien iturriak eta edukien banaketa moduak ugaritu egingo direla.
  • Gaur egungo bitartekotze eta banaketa moduen ezegonkortasuna.
  • Autoproduzitutako edukien kopuru ikaragarria – blogetik bideora, edo bizitza memoriara (MyLifeBits (Microsoft) edo Lifelog (Darpa) bezelakoak.
  • Tentsio iraunkorrak propietate intelektualaren inguruan.
  • Sareko erabileran komunikazio tresnak eta praktikak etengabe gehitzen joango dira.
  • Erabiltzaileek sortutako erabilera eta produktu berrien sorrera.
  • Sareko erabilera kooperatiboen gehiketa, zabalkundea, sakontzea eta dibertsifikatzea

Baina, ez Internet erabiltzen duen jendea hobea edo azkarragoa delako, baizik eta mundu elkarkonektatu batean logikoena eta normalena delako: Ce modèle "coopératif" n'émerge pas du fait d'une quelconque supériorité morale, mais simplement parce que, dans un monde entièrement connecté, la coopération devient une stratégie rationnelle dans un nombre de croissant de situations.


Technorati Tags: , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.