Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / The Ubuntu Experience. Mark Shuttleworth Gasteizen

The Ubuntu Experience. Mark Shuttleworth Gasteizen

Eneko Astigarraga 2005/10/01 20:32

Mark Shuttleworth , Hego Afrikako ekintzaile, espazioko bigarren turista eta Sotware Librearen mezenas da. Ostegunean, urriak 6an, Araba Enpresa Digitalak Miñaoko Parke Teknologikoan antolatu duen hitzaldian egongo da.

Duela ia 10 urte, 1996. urtean, Shuttleworth-ek Thawte enpresa garajean sortu zuen, ziurtagiri digitaletan eta Interneteko segurtasunean espezializatutakoa.

Beranduago, 1999. urtean, Verisign enpresak Thawte erosi zuen.

Lortutako etekinekin HBD Venture Capital , negozio eta arrisku kapitaleko hazitegia, eta Shuttleworth Fundazioa , - Hego Afrikako gizarte-berrikuntzan eta hezkuntza-proiektuetan aritzen zen irabazi asmorik gabeko erakundea - sortu zituen.

Lehen afrikarra espazioan?

Shuttleworthek mundu mailako ospea lortu zuen 2002ko apirilaren 25ean, historiaren bigarren kosmonauta zibila eta, kroniken arabera, espazioan izandako lehen afrikarra izan baitzen.

Baina, eztabaida dago puntu honetan, Wikipedian irakurri daitekenez batzuen iritziaren arabera, Kamerunen jaiotako Patrick Baudry , Kamerun frantziako kolonia zenean, kontsidera daiteke lehen kosmonauta afrikarra moduan. Beste batzuk, aldiz, Baudryk beti nazionalitate frantziarra izan duela diote eta ezin dela lehen kosmonauta afrikarra izan.

Dena dela, urtebete entrenatzen ibili ondoren, Soyuz TM-34-ren barruan Nazioarteko Estazio Espazialera heldu zen Shuttleworth.

Hantxe zortzi egunean IHESA, genoma eta beste gairi buruzko zenbait esperimentutan parte hartu zuen.

Software librearen bultzatzailea

Shuttleworth 90eko hamarkadatik Linux Debian-eko banaketaren garatzaile bat izan zen, eta 2004ean Software Librearen mundura itzuli zen Linux-aren garapenari eta hedapenari ekin zion; Ubuntu izeneko proiektuaren bidez.

Doan eta erraz erabiltzeko modukoa zen. Orain dela gutxi Ubuntu Fundazioa sortu du eta hasieran 10 miloi dolar inbertitu ditu horren garapen eta euskarrirako.

Ubuntu-rekin (Linux for Human Beings), hizkuntza anitzeko eta plataforma anitzeko Linux erraz eta doan baten erabilera komunitate guztiei zabaltzea zuen helburu.

Markek Ubuntu proiektuaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hitz egingo du, ostegunean, urriak 6, 12.00etatik 13:30etara, Arabako Teknologi Parkean, Miñaon.

Gizartean, eta bereziki enpresen eremuan, Software Libre-ak zer nolako abantaila eta aplikazio dituen ere azalduko ditu, eta beste ekintzaile batzuentzat Software Librean oinarritutako negozio-eredu batzuk ere erakutsiko ditu. Guzti hau, Araba Enpresa Digitalak antolatu duen hitzaldian.

Seguru gauza interesgarriak dituela esateko, ni behintzat han izango naiz entzuteko eta ikasteko. Gainera, egun berean, duela gutxi martxan ipini dugun eta Software Librearekin zerikusia duen proiektu baten aurkezpena egingo dugu Miñaon.

etiketak: Berriak, Joerak
eneko
eneko dio:
2005/10/20 01:02

ba zehazki ez zuen horretaz larregi hitz egin. Beste mezu honetako eguneraketan azaldu dudan bezala, Euskadi Digitalekoei esker hitzaldi horren audioa jaisteko prest daukagu esteka honetan mp3 formatoan eta hitzaldi osoa entzun daiteke gazteleraz

iker
iker dio:
2005/10/19 18:18

zer nolako abantailak esakaintzen ditu software libreak enpresen eremuan Mark Shuttleworth-en iritziz?

Patxi
Patxi dio:
2005/10/02 15:21

Turista espazialen kontu hori, zeharo artegatzen nauen kontu bat da. Gizon honen kasua berezia izan daiteke beharbada. Zalantzarik gabe, gauza interesgarriak izango ditu esateko, ni ere jungo nintzake.

Aprobetxatu, zoriontzeko blogarengatik. Gero eta interes haundiagorekin jarraitzen det.

eneko
eneko dio:
2005/10/02 20:27

Eskerrik asko, Patxi. Uste dut egun hauetan abiatuko dela hirugarren turista espaziala, baina nik uste Shuttleworthek gehiago Ubuntu eta softaware librearen inguruan datorrela berba egitara. Baina, bestea ere aipatuko, nola ez. Saiatuko naiz kontatzen.

ander
ander dio:
2005/10/03 18:50

Diozunez, egun berean, "Software Librearekin zerikusia duen proiektu baten aurkezpena egingo dugu Miñaon."... Berri honen inguruan, zein software eta zein ordutan? Eskerrik asko.

eneko
eneko dio:
2005/10/04 16:05

Ez da software programa bat ;-)

Datorren ostegunean, urriak 6an, Mark Shuttleworth-ek eman behar duen hitzaldiaren amaieran, eratu berri den E.S.L.E., Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea (www.esle-elkartea.org )aurkeztuko dugu Miñaoko Parke teknologikoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.