Social Bookmarking - Interneteko loturak konpartitzen
Social Software delakoaren atalean, social bookmarking bezala ezagutu dena, beharbada, arrakastatsuenetarikoa da.
Zer da "Social Bookmarking"-a?
Bookmark edo esteka bildumak gorde eta sailkatzeko (ikusi folksonomia ) Internet zerbitzu mota berezia da. Norberak beste batzuek gordetako loturen bildumak ikusi eta norberaren bildumara gehitu ditzake, edo beste batzuen esteka-zerrendetara harpidetu daiteke. Era berean, norberak aukeratutako loturen bilduma publikoa da. (Ikus Wikipedian Social Bookmarking )
Social Bookmarking-aren abantailak
Denham Grey-ek bere Knowledge-at-work blogean, besteak beste honako abantailak ikusten dizkio social bookmarking-ari:
- Gure erreferentzia gogokoenak sarean gordetzen ditugu, gure ordenagailuan gordeta izan beharrean. Horrela edozein tokitik kontsulta ditzakegu: etxetik, lanetik, unibertsitatetik, herriko liburutegitik, gure bezeroaren bulegotik, ...
- interesatzen zaizkigun gaiak jarraitzeko oso modu azkarra da. RSS irakurtzaileei esker gure intereseko gaien berri izango dugu berehala.
- aukeratutako estekeei jendeak ezartzen dien "tag"-a edo komentarioak ikusterakoan, besteek gauzak nola "ikusten" dituzten ideia ematen digu, gure ikuspuntu propioarekin konparatu ahal izateko.
- etiketa edo "tag" sinpleak erabiltzerakoan, estekak karpetetan gordetzea baino askoz ere malguagoa da.
- jendeak gehitzen dituen esteka edo lotura berrien jarraipena egin daiteke. Edo popularrenak. Edo zure intereseko gaiarenak.
Sozial bookmarking-a orain hemen (web loturak konpartitzen)
Dudarik gabe, zerbitzu ezagunena eta erabiliena Del.icio.us da. Zenbaitek hasi dute gure artean erabiltzen. Luistxok, bere blog eleanitzean, ondo azaldu zuen nola erabiltzen dugun sustaturako tag-a Jamaika atalean: kolektiboki lotura edo esteka interesgarriak markatzeko eta biltzeko. Ingelesez, Using del.icio.us collaboratively in a Basque collective weblog artikuluan dago; espainolez, Tags convergentes, ideas convergentes artikuluan; eta euskaraz Jamaika ikusteko jaio gara: Sustatuko atal berria azaltzen Del.icio.us: ze tresna ona, dagoeneko zenbait euskaldunen eskuetan artikuluan.
Orain atal osoa du Aurki berriak bere jarioen artean: del.icio.us jarioa atala. Hau da, euskarazko tag ezberdinak (liburuak, argazkiak, blogak, euskara, hezkuntza, ...) erabiliz trukatzen ditugun estekak jasotzen ditu Aurki berriaren atal honek, del.icio.us zerbitzuak RSS bitartez banatzen dituelako, eta Aurkik jasotzen dituelako. Benetan gomendagarria.
RSS-en iraultzari buruz, joan zen astean hitz egiten zen Business Week aldizkarian All Your Info in One Place artikuluan, eta gure artean badugu informazio biltzaile baten adibide ona: Aurki berria, eta bereziki Jarioa atala.
Etorkizunerako joera: Sozial bookmarking espezializatua? Social bookmarkingaren gaineko zerbitzu berriak?
Del.icio.us ez da "social bookmarking" zerbitzu bakarra. Espezializazioak sortzen ari dira, batez ere ikertzaile eta ikasleei zuzendutakoak, bere erreferentziak gorde eta konpartitu ditzaten.
Horrela, esan bezala, erabiltzaileen arabera artikulu popularrenak edo berrienak ezagutu eta kontsultatu ditzakezu, eta zuk aurkitutakoak gorde, besteek ikus ditzaten jakina.
Zentzu horretan nahiko ezaguna zen Cite U Like eta orain Connotea zerbitzua sortu da. Oraindik hasi berriak dira zerbitzu mota espezializatu hauek, baina joera gero eta gehiago erabiltzekoa da, nik uste.
Aurrekoa bezala, Connotea komunitate zientifikoari zuzentzen dela dio bere aurkezpenean. Eta Cite U Like-kin elkartzeko tratuetan dabiltza, bien artean zerbitzu indartsuagoa egiteko. Ikusi behar nolako arrakasta lortzen duen.
Bestalde, del.icio.us-en arrakastari jarraituz, zerbitzu eta aplikazio berriak asmatzen dituzte ia egunero bere gainean edo beste aplikazio batzuekin lotzeko. Durl, Pasta, sid.vicio.us, avar.icio.us, nutr.itio.us, gre.gario.us, ... eta beste hamaika. Hona hemen zerrenda oso bat: Absolutely Del.icio.us - Complete Tool Collection , arrakastaren seinale.
Hasi-berrientzat gida erabilgarriak daude: ingelesez (Us.ef.ul A beginner's guide to The Next Big Thing eta espainolez (Us.ef.ul : La guia del principiante )
Sozial bookmarking tresnen arteko konparaketa
Estekak edo bookmarkak kudeatzeko tresnak kolaborazioa, trukaketa edo sareak eraikitzea izan dezakete helburutzat.
Esan bezala del.icio.us ez da tresna bakarra. Gaur aurkitu dut tresna ezberdinen arteko konparaketarako taula bat, pare bat orritan egina: Social bookmarks' charts version 1.0 (pdf formatoan, 73 kb)
Konparatzen dituen tresnak hauek dira:
- Furl (www.furl.net )
- Spurl (www.spurl.net )
- del.icio.us (del.icio.us )
- HLOM(www.hyperlinkomatic.com )
- Gibeov (gibeo.net. )
- CiteULike (www.citeulike.org )
- Connotea (www.connotea.org )
- Linkroll
- openBM
- Simpyv
- FeedMe Links
Zein da onena?
Ba ez dago guztiz argi, konparaketaren egilearen iritzia hau da:
This is a really difficult question. It depends on your needs. Personally I use del.icio.us combined with Spurl, but maybe you prefer another service combined with an off-line browser that keeps copies of pages interesting you. Working with LaTeX and BibTeX, Furl and CiteULike will probably be your favorites, and so on.
Baina, kasu honetan, beste zenbaitetan bezala, kontua ez da bakarrik onena izatea, baizik eta erabiliena izatea. Are gehiago informazioa trukatzeaz ari garenean, zenbat eta jende gehiago parte hartu hobe.
Ikusi behar zer ematen duen iragarritako CiteULike eta Connotea-ren arteko aliantza, baina, horretan, momentuz del.icio.us-ek abantaila osoa du.
Eguneraketa, 2006-09-19
Denbora pasa da hau idatzi nuenetik, urte t'erdi baino gehiago, baina Read/write web-en Alex Iskold-ek The Social Bookmarking Faceoff artikulu interesgarria idatzi du. Bertan Alexaren sailkapenean 100.000. postutik behera dauden Social Bookmarking proiektuen konparaketa egiten du eta aste honetan 3 urte bete dituen del.icio.us-en nagusitasuna ondoriotzen du, StumbleUpon (www.stumbleupon.com) delakoarekin batera. Azken hau errekomendazio edo aholkuetan oinarritzen den sistema bat da.