Blogak Unibertsitatean
Irakaslearen rol tradizionala aldatzen doa. Nahitaez harreman berriak sortzen ari dira ikasleen eta irakasleen artean.
Gaur egun, irakaslea ez da ezagueraren trasmisioarako iturri bakarra: hor dago Internet, askoz ere aukera gehiago eta zabalagoak ematen dizkio ikasleari irakasleak buruan edo apunteetan duena baino.
Ikasketa-prozesua gehiago izango da ezagutzen elkartruke bat, orain arteko ezagutzen transferentzia hutsa baino. Beraz, Europar Komisioak dioen bazala:
- Irakaslea ikasketa-prozesuaren bideratzailea izan behar du: aholkulari-tutorea.
- Ikaslea bere ikasketa-prozesuaren zuzendari eta kudeatzailea izan behar du.
- Ikas-sare efikazak antolatu behar dira: Internet-ek eskaintzen dituen aukerak erabiliz.
Bide hori jorratzen hasi eta blog bat klaseetarako laguntza gisa erabili izan dut. Klaseak gazteleraz dira eta horregatik: http://www.codesyntax.com/es/prospectiva edukietarako eta http://www.codesyntax.com/es/prospectiva/foro blog estilora erabiltzen dut.
Oraingo eibar.org sareko Prospektiba blog hau, gaia berdina euskaraz jorratzeko nere lehen saiakerak dira.
Normalean, gunea klaseetan azaldutakoa gehitzeko, erreferentziak emateko, apunteak uzteko, etabar erabiltzen dut.
Ikasleek erantzun edo galdetu dezakete blog bidez, baina egia esan nahiago izaten dute pribatuan e-posta mezuen bidez galdetzea.
Horretan blogak abantaila du: kolektiboki blog batean erantzutea ekonomikoagoa da irakaslearentzat eta ikasle batek galdetzen duena, klase guztiak entzuten du.
Baina konbentzituta nago ikasleen inplikazioa askoz handiagoa izan daitekela eta Internetek asko erraztu dezakela klase dinamikan parte hartzea. Eta Blogintza bideetariko bat izan daitekela.
Justu gaur Cybereuskadin argitaratu dute albistean, Unibertsitateetako ikasleen blog erabilera aipatzen da.
Hiru kasu aipatzen dira, horietariko bik eibar.org komunitateko blogen teknologia berdinarekin: Zope (Coreblog , Zope produktu bat da eta CodeSyntax -en euskaratu dugu)
- Deustuko filologia fakultateko littera , Joseba Abaitua lagunak eramaten du eta ikasle bakoitzak lantzen du bere bloga, testu berriak sortuz blog erara. Euskaraz, nahiz gazteleraz edo ingelesez. Joseba ren esperimentu interesantea, nere ustez.
- Nafarroako Unibertsitateko, Komunikazio Fakultatekoa Diseño Audiovisual ikasgaikoa, ez dut jarraitu baina irakasleak sona du Internet munduan.
- EHU-ko Kazetaritza Fakultatekoa, Aulaweblog apur bat jarraitu dut eta, orokorrean, ikasleek sorkuntza baino gehiago, beste toki batzuetatik hartutako albisteen kopia hutsa baino ez dute egiten. Hala ere, medio berrian murgiltzeko lehen pausu bat da.
Beno, adibide batzuk baino ez dira eta komunikazio-filologia-kazetaritza-literaturarekin lotuta, baina esan bezala konbetzituta nago Internetek argitaratzeko ematen duen erraztasunak joko handia eman dezakela, eta ez bakarrik letretan, milaka gune daude non ikasleek bere aurkikuntzak, programazio lanak, etabar konpartitzeko erabiltzen duten, Software libre komunitateen ereduari jarraituz.
Deuston bertan ikasleek antolatutako e-ghost talde nahiko indartsua http://www.e-ghost.deusto.es martxan dabil. Aste honetan makina bat ikastaro auto-antolatu dituzte
Adibideak baino ez dira, prospektiban etorkizunaren haziak esaten diegu.
Gehituta 2004/07/22an
Blogen inguruko saiakuntzen batuketa: Into the Blogosphere , Minnesota-ko Unibertsitateko ikerlariak egindako zerrenda.