Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / 2005 Internet euskaldunaren etorkizunari buruz Irratia.com-en (1)

2005 Internet euskaldunaren etorkizunari buruz Irratia.com-en (1)

Eneko Astigarraga 2005/01/02 23:50

Urte amaiera inguruan, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi lagunek Irratia.com 2.0 -entzat abenduaren 28an egin zen 3. saiora, prospektiba eta 2005erako aurreikuspenak , gonbidatu ninduten, izenburuak dioen bezala Prospektiba eta 2005 urteari begirako aurreikuspenei buruz hitz egiteko.

Irratia.com-en aro berri honetan, Bilbo Hiria irratian asteartero 18:00-19:00 bitartean irratsaio berriak egiten dituzte, Sareko Argia Saria irabazi zuen irratia.com sareko lehen irrati digitalaren ildotik baina erabat berria den irrati saio-bitakora proiektu multimediatiko batekin.

Ez dut uste ezer berri edo orijinalik esan nuenik irratsaioan, nire asmoa adituen iritzien bilduma egitea zen, baina ni behintzat gustora geratu nintzen solasaldiaren giroarekin. Gainera, lehendabiziko Irratia.com-ek bezala aukera hori ematen duenez apur bat txateatu nuen irratiz ari nintzen bitartean.

Hasieran, prospektibaren gainean aritu ginen apur bat, eta konturatu naiz, klaseetarako erabiltzen dudan Interneteko gaztelerazko gunean definizio, apunte eta material asko badago ere, ez dudala euskarazko blog honetan prospektiba definitu.

Beno ba hor doa sarri erabiltzen den definizioa: Prospektiba, OECD - Organisation for Economic Cooperation and Development -aren arabera, epe luzera zientzia, teknologia, ekonomia eta gizartearen etorkizuna aurreikusteko saiakera sistematikoen multzoa da, helburutzat onura ekonomiko eta sozial handienak eragingo dituzten teknologiak identifikatzea duena.

Prospektiba epe luzera zuzenduta egon arren, etorkizunean aldaketak ekar dezaketeen joerei adi egon behar du, gaurko joerak etorkizunerako aldaketaren haziak izan daitezkelako.

Beraz, bigarren zati batean 2005 urterako joerei buruz aritu ginen irratsaioan. Joeren kontua ez da bapatean ematen, bizpahiru urte behar izaten dute gertaera berriak finkatzen eta indarra hartzen. Beraz, 2004 urtean ezagutu dugunaren jarraipena ere izango dugu 2005ean.

Paperezko Berrian argitaratu eta Sarean.com-en jasotzen duen 2004ak sarean eman duena artikuluan urteko bilan egokia egin du egun hauetan Jabi Zabalak.

Internet 2005 urtean

Euskalerrian Internet geldo doalaren konklusioara ailegatu ginen Patxi, Jabi eta hirurok asteartean izandako solasaldian. Okerrago ere izan zitekeen, dudarik ez. Baina hemen ez gaude punta-puntan, ezta urrutikan ere ez. Asko espabilatu beharko dugu 2005ean.

Ez dut uste 2005 urtean, duela urte batzuk gerta zen bezala Interneteko boom-ik emango denik, baina aurrekoareakin konparatuz enpleguak, enpresak, blogak, ekimenak, erabilera, erosketak, ... ugariagoak izango dira.

Irrati saiorako Interneteri dagokionez han hemenka (1 , 2 , 3 , 4 , 5 ) , adituen blog edo webguneetan jaso izan nituen apunteak bildu eta horretaz jardun genuen gehien bat.

Orohar, eta baikorrak izanik, lurralde aurreratuetan 2004an eta baita 2003an hasitako joerak ezagutu, areagotu edo finkatu egin beharko dira Internet euskaldunean. Hona hemen apuntatuta neukana:

  • Software soziala deitu izan denaren erabilera gehitu egin beharko da (wikiak, del.icio.us, blog kolektiboak, feed-ak, ....) eremu guztietan: hezkuntzan, enpresan, erakundeetan, ... Ezaguera kudeatu, konpartitu eta praktikan lantzeko tresna egokiak direlako.
  • Blogak indartu egingo dira mundu osoan. Esate baterako Bacon’s Information-ek blogen jarraipena egingo du 2005etik aurrera Oso atzeratuak gabiltza Internet euskaldunean baina ugaritu egin behar dira blog euskaldunak.
  • Internet jadanik lehen informazio iturria da erabiltzaileentzat AEB-etan eta Europako gazteen artean (15-25 urte tartekoak) media aukeratuena da . Hemen ezin dugu hain ezberdinak izan.
  • Lurrezko Telebista digitala (TiVo eredua) errealitatea izaten hasiko da. Zergaitik ez Euskalerrian?
  • Software librea aurrera doala dirudi. Firefox 1.0, Plone 2.0-Zope , Linux 2.6 , ... 2004 urteko produkturik onenak izendatu ditu eWeek-ek: Top Products of 2004 . Baina, ez dakit euskalerrian enteratu garen , ea 2005ean enteratzen hasten garen.
  • Web zerbitzuak ugaritu egingo dira: protokolo ezberdinak erabiliz, XML-an oinarritutako aplikazioak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematen dituzten enpresak sortuko dira. Zergaitik ez Euskalerrian?
  • Spam eta birus kontuak konpontzen joango dira. Hala dirudi azken aipamenen arabera... edo gehiago da amets bat? edo ohitu egin gara spam eta birus uholdeekin bizitzera?
  • Sarerik gabeko Internet-en erabilera gehitu egingo da. Gutxienez, egindako inbertsioei etekina atera beharko diegu.
  • Internet bidezko ahozko komunikazioa, IP bidez: VoIP voice-over-IP, erabiltzen hasiko dugu gero eta gehiago.

Gero eta gehiago ikasiko dugu euskaldunak internet erabiltzen. Euskara Interneten garatu eta areagotzeko dauden aukerak ondo aprobetxatzen baditugu, hiztun kopuru oso mugatu izan arren, Internetek hizkuntz komunitate bezala indartu egiten gaitu. Gainera, gurean espainolak edo frantsesak diren erreferente kulturalen menpekotasuna eta muga apurtzeko aukera ematen digu eta, horregatik, mundura zabaltzeko eskaintzen duen abagunea aprobetxatu behar dugu.

Bestelako joera teknologikoak 2005 urterako

Internetetik aparte, beste joera teknologiko batzuek aipatu genituen gainetik: ordenagailuen potentzia, energia zelulak, nanoteknologia, robotika, materialak, radio frekuentziak, RFID teknologia, ... eta apuntatuta neuzkan beste batzuk aipatzera ez ginen ailegatu ...

Aldaketa eta arazo globalak 2005 urtean

Teknologia alde batera utzita, datorren urterako

  • Txinaren eta Asiaren hegoaldearen indartzea eta, era berean, ekialde eta medebalde garatuaren arteko soldaten parekatzea espero da.
  • Ur edangarriari akzesoa lortzeko gatazka eta borrokak (Penintsulan badugu arazoa; israeldarrak, jordanoak, eta palestinoak dituztenak, hego-afrikan dituztenak , ... )ugaritzea.
  • Era berean, desertifikazioaren aurkako borroka indartzea. Esate baterako, Tunez-en 40 milloi zuhaitz landatzen dira urtero.
  • Kontaminazioa arazo globalekin jarraitzea...

Dena ez da teknologia

Ez nuen aipatu irratsaioan, baina adituek diotenez, gizakioi dagokigunez, indar gehiago hartuko dute automatizatu ezin daitezken habilitate edo gaitasunak: zaintzea, eritzi zuzena, kriterioa, intuizioa, inspirazioa, laguntasuna, imaginazioa,... eta hoien artean, gaur egun dagoeneko behar diren habilitate edo gaitasunak: lantaldean lan egin, komunikazioa, arazo konplexuei aurre egitea jakin, auto-motibazioa, denporaren kudeaketa,... Beraz, ez da dena Internet eta Teknologia!

etiketak: Prospektiba, Berriak
eneko
eneko dio:
2005/01/11 00:32

Mila esker Iturri,

Iturriak beste mezu batean ipini ditut.

iturri
iturri dio:
2005/01/04 10:45

Aupa Eneko:

Hau bai dela artikulu interesgarria... eta landua.

Zorionak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.