Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Gizon gaixoak

Gizon gaixoak

xme 2012/09/14 12:34
Atzo jakinarazi zen Igartza sariaren emaitza: idazle gazteentzako beka, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena eta aurten XV. aldia duena. Irabazlea, Danele Sarriugarte, 23 urteko elgoibartarra, elearazi.org blogaren sortzailea eta orain artean libururik atera ez duena.

Azken urteetan sariketa hau emakumezko idazleek irabazi dute: Katixa Agirre, Irati Jimenez, Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza, Garazi Kamio, Goiatz Labandibar... Horrek zeresana ematen die kazetari batzuei, eta ohikoa da horretaz galdetzea.

Sarriugartek, kazetariekiko bere lehen topaldiaren aurrean urduri samar egonagatik, argi zeukan burua, eta halaxe komentatu zidan: "Berriz ere neska bat Igartzan aipatzen badit inork, halaxe esango diot: 'Bai, argi dago lehia berdinean mutilek ez dutela zereginik; haientzako bakarrik izango den beste sariketa bat sortu beharko da, aukeratxoren bat izan dezaten, gaixoek'."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.