Hemen zaude: Hasiera Blogak Matrallako Irratia Artxiboa 2008 Maiatza

Artxiboa Maiatza 2008

Apokalipsia 13,18-matrallako jaia 05 (Maiatza),24

Esan bezala, Eibarko Tallarra Gaztechean Matrallako irratiak bere 6. urteurren jaia egingo du, Maiatzaren 24 ean gabeko 22:00tan.

Matrallako irratiak bere 6. urteurren jaia
Eibarko Tallarra Gaztechean  egingo du.
Gaueko 22:00etatik aurrera Josu Gil abeslari Eibartarra eta Norman taldeak arituko dira jotzen.

 Josu: Kantautore asuntua, politxo abesten du, musika agradabletzat definitua izan dena. Herriko neska (eta mutil) batzuek ere gustoko dute abeslari hau, bera bere musika bezain beste.

 Norman: Eibarko talde bat. Bere jende aurreko lehen agerraldia Norman talde bezala (lehenaotik pe talde askotan jotakuak). Gure jai honetan joko dute Urkiko jai populosoetan jo aurretik beroketa ariketa bezala. Rockanroll martsosua, mokorra ezin geldirik eukitzekoa. Talde honetako abeslaria Benny Moretti ikusteko mutilla  baitta, begi berde ederduna.

  Kontzertua 22:oo tan hasiko da. Lehenaotik pe anbientillua eongo da eta han eongo gara irratikideak zerbait hartzen.

 Sarrera: ja, ja, ja €.

 Afaritxo bat pe eingo da eta nahi dabenak eruan leike bere afarixa tuper baten eta nahi badau bestiokin batera jan (oso biblikua geratzen ari jata mezua). Nik nere haragi pastel berezia eramango dut.

 Bertan ikusiko garalakoan,

(((m))) matrallako irratixa 102.8 fm

Matrallako Irratia 2008/05/19

Apokalipsia 13,18

Atzo barixakua pentsatua zegoen bezala UrteurrenJai aurreko bilera egin zen. Hiru irratikide bakarrik agertu ginenez eta dauden data arazoak ikusita urteurren festa bertan behera uztea pentsatu genuen (aaatomapórkulo).

    Baña hara non gaur (Zapatua) arratsaldean Matrallakoko Polit Buró-ko lurrazpiko kideak telefono dei batzuk egiten aritu diren eta JAIA BAI EGITEA adostu den.(Nahiz eta MatrallacoXVIIII.Asanbladak arazo Teosofiko batzuk ikusi urteurren honen ospakizunean).
 
    Dirudienez Norman taldekoak gogo haundia dute lehen aldiz publikoan jotzeko (gitxienez beraietako bi irratikideak diren/izandakoak) eta gainera Matrallakoren festan. Horren aurrean gu ezin ezetz esan. Gainera azken orduan Josu Gil Eibartar kantautore ezagunak bere partehartzea baieztatu du urtebetetze party honetan. Esklusiban azaldu digunez gainera kanta berriak prestatzen ari da.

   Eta nahiz eta  gu bostok eta Norman taldekoak bakarrik egongo geran jaian, ba ospatuko doula pentsau dou. 6 urte urte asko dira ta... (gañera ointxe okurridu jata, oiñarte eindako bihar guztia ta gero ze esango zeban Aitor A.k aurten ez bagendun ospatuko...)
 

    I.O: Dakizuen moduan barixaku gabetan programa barri bat dakau ekonomiari buruzko Gauaren Hegoetan. Bertako esatarixak be etortzen badira zazpi bat izango garala uste dogu

Apokalipsia 13,18

18 Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666) da.

Matrallako Irratia 2008/05/17

6 urte , sei!!!

Aurten Matrallako irratixak sei urte betetzen ditu.

Aurten Matrallako irratixak sei urte betetzen ditu.

Oraindikan jai egitaraua programatzeke dago, baña zihur aski herriko taldez osatutako kontzertu txiki bat egongo da Tallarra gaztetxean jai batekin urteurrena ospatzeko

Matrallako Irratia 2008/05/13