Artxiboa Iraila 2006
Hegoaldeko irratixak: ipurdixa mobidu ala laster hil
80ko hamarkadan, estatu espainiarrian eremu radioelektrikuan berrantolakuntzia gertatu zan; 30 urtetik gorako irratizaliak gogoratuko dira, seguru, "sasoi heroiko" háretaz. Poliziakuak atiak botatzen, emisora mugikorrak, behin eta barriro itxi eta zabaltzen... Gero jazarpena bigundu zan nunbaitt, eta pizkaka girua errelaxatu egin zan. Gehixago esango dogu: azken urtietan erreztasuna izan da nagusi, irrati barrixak sortu eta martxan jartzeko orduan. Gaur egunian emisora "alegal" ugari topatzen doguz Euskalherri osuan zihar: piratak, herri erakunderen batenak, edo baitta udal dirua eta publizidadiakin funtzionatzen dabenak.
Baiña lasaittasun hau itxurazkua da bakarrik, eta laster 80 hamarkadakua baiño kolpe gogorragua etorri leike Hegoaldeko irrati libriendako, mobitzen ez ba gara behintzat.
Espainiar estatuan "Plan Técnico Nacional de Radiodifusión Sonora de FM" onartu da 2006ko Iraillan 1ian. Laburbilduz, plan honek FM espazio guztia garbittu eta berrantolatzia proiektatzen dau; berrantolaketa horretan, FMa emisora PUBLIKO eta KOMERTZIALEN artian banatzia proposatzen da.
Hau da: irrati komunitarixuak, udal irratixak, euskera elkartienak, eta zer esanik ez, irrati piratak, ez leukie lekurik izango. Prebisiño guztien arabera, egoera barri hau gauzatu ezkeriok "tolerancia 0" politikia eruango litzake, gaur egunian frantziar estatuan eruaten danan morokua (han, irrati alegal batek emititzen hasi orduko, 24 orduen buruan jendarmak atian dittu eta arduradunak isun astronomikuekin enpapelatuta). Irrati piratak ba, zera, ez daukagu askorik galtzeko ("no future" kontizu) baiña ba dare irratixak langilliak, mailleguak etabar daukenak... hórrendako, desastre benetakua izan leike auzi hau.
Egoeria larrixa da beraz. Esperantza bakarra, irrati publiko eta komertzialekin batera ERAKUNDE KULTURALEI be frekuentzia bat izateko eskubidia aitortzia izango litzake. Horren arduria, EAE eta Nafarruako gobernuen eskumena da eta beraz gure esku dago, irrati txikixen esku, antolatu eta arduradunekin berba egin eta aitormen hau lortzia.
Arrosa Irrati Sareko 20 irratixak arlo honetan mobitzen hasiko gara, aholku legal eta administraziñokuekin kontaktuan. Beste irrati guztiei be, gurekin bat egitteko deialdixa egitten detzegu, lanian luzaruan jarraittu gura badabe behintzat.
Arrateko Jaixakkkkkkk...
Kaixo edo..-.
Badakizu badatoz Arrateko jaixak eta Matrallakok bertan bere txozna jarriko du eta euria egiten badu aterpea dauka...
Hau Arrateko Zelaixan gertatzen da, Arratera heltzea lortzen badozu bertan topaukozu. Eibartik igo daiteke bertara eta beste toki batzutatik ere...
7an Afari Popularra Arrateko zelaian (Bertsoafaria Kantabria jatetxean, Kolina Engaña Lizazo eta laugarren bat) Erromerya arrateko zelaian.
8an Arrate Eguna Udaletxeak antolaturiko betiko jaia, prozeziñoya, dantza solte txapelketa, bertsolaryak etc etc (mozkortza kolektiboa).
9an Gabean Kontzertua:
DARLING SHOES
Plentxikuak dirala, bestwerik ez dakigu, ez dezkue maketarik bialdu ta...
INORENERONI
Badakizue Bap ! ekuak, nahiz ta zahartutako family gizonak ba jotzeko goguakin jarraitzen dabenak (bai bai, jotzen daben bitxartian antiojuak bere lekuan birkolokatzen dituen baterixa unikuakin.....
LENDAKARIS MUERTOS
"Gafas de pasta con las de Ruper basta", "Gora España,gora España..." eta "Aqui habla más Euskera hasta la policia" bezalakuak kantatzen daben taldia...Euskal Totemekin hortzetarako zotzak ein dabezen taldia...
Bertatik ikusiko geralakoan...
Eskerrikasko eta Aurrera !!!!
- O: Porzierto Matrallakoko txoznara bazatoz esaten gure Bloga irakurtzen dozula bertan daon kamareo/ak patxo bat emongotzu....