Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Matrallako Irratia

Badatoz Arrateko Amaren Yayak!!!!

arroita 2006/07/22 22:45

Dakizuen moduan iraillakk 7 eta 8 an Arrateko zelayan sekulako ospakizunak egongo dira, folklorea, drogak, kultura, órjiak...danetik!!!

Eta urtero bezala Matrallako irratixak, txozna bat jarriko dau bertan, badakizue, finanziaziño publikuakin funtzionatzen dou bai,ta badakizue, pasa zaittie bertatik eta konsumidu zerbait txoznan, edo behintzat pasau eta agurtu (edo egurtu) gure entzuleak asko maite bait douz.

Ta bai, aurten bebai Txoznia dekoratuko dogu. (Bai, alde horretatik Bilbotartzen gabiz) Tematikia urbanismua izango dalakuan gaoz, Gora Corte Ingelesa!!!!

Errezaiozue Arrateko Amari eguraldi ona eitxeko (hau da euzkixa ta berua, jendiak gehixao eran dezan, (bokata eta pintxo gazixak gure esku....)

Ikusiko zaituztegulakoan,

(((m)))

ondiokan bizi gara, 102.8 ko zure efeemean!!!

arroita 2006/07/22 21:54

Azkenengo garai hauek, ba dana moduan, jendea bere programak egiteari utzi dio eta produkzione propiyoko 3 programa bakarrik geratu dira, mobimientoko Segismundo, Gaztetxeko Kontrakua eta zoro batek eitxen daben Gora Euzcadi Chistulari "Urkiko Alderdi NazionalSozialitaren Boletin Informatiboa".

Hori bai hórrek hirurak fiñ ibili dira. Barruan Incierto jauna eta beste batzuk ere ibili dira ordenagailuak atontzen eta Hackeatzen (hachet edo haizkora-rekin emoten).

Beste alde batetik Arrosa irrati bilguneko programa asko erabili ditugu, danak euskeraz, eta a ze eúskerak!! Batzuk guztiz exotikuak (oraindik be entzun daitezkeenak martitzen ta barixakutan 19:00 ak aldean eta barixakuan 18:00 ta ostegun eta domeketan 14:00 etan) (lujua txo!)

Orain Arrosianoak oporretan juan dira eta gure irratian ba, musika on asko eta txapaltismo gitxiao igarrikozue, baña ala ta guztiz be, gustuora entzuteko moduan.

Ze, datorren kurtsorako ánimauko al zara programatxo bat eitxen??? Zabalik dago DANONTZAKO!!!

Pasatu zaitez Arrateko Amaren jaietan gure txoznatik, edo idatzi iezaiguzu matrallako1 a-bildua yahoo.es era