Marraskillo G.V.
Aupaaaar,
Hemen doiaz internet zerrenda ospetsu batian agertutako mezu batzuk gure irratikide izandako Marraskilloren gainian (Orain Ermuko Arreta Irratira ihes egin desku, badakizue Ermuan intelektual gehixao, neskak guapiauak...)Momentuz argazkirik ez baña adi egon matrallakoblogari!!!
... Aho zabalik geratzu naiz gaur (zapatuko) periodikuan Angel Lertxundi Deuna'ren zutabia irakortzen... ¡Matrallakoko esataririk karismatikuenaren propaganda orri bat baino ez zan! Gainera bere izenaren aldaera erotikuarekin (Markos Gimeno Verga idazten dau, eta Vesga da) ez dakit ze harreman klase izango dau guru venerableak gure Marraskilluarekin... Badirudi, dana dala Markosek ondo kantsatu dabela burua. Kamisetak eta graffitiak egitten dihardu berak asmatutako palindromekin. Oso ingeniosuak eta zentzu ezkutuen sujerentiak: - Arteletra (bere proiektotxuaren izena) - Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase. - Nik eztiot otoitzekin. - Asto hitzak azti hotsa. - ... Antza, asteburu honetan Ermuko Samartin azokan jarri bihar dau saltoki bat. Propaganda honekin, baietz genero guztia saldu? Marraskillo....!!!! Gorde kamiseta bat...!!!! --- oier gorosabel larrañaga lekeitio - euskalherria
Zuen herrikide batek zera idatzi deust gaur, Markos Gimenoren gainean: "Ermura bisitxa ein netsan ta kamiseta bi enkargau. Umetatik eskola laguna, oso mutil argi, injenioso, azkarra da. Ta zerrenda hortaz aparte beste palindromo batzuk asmatu ditxu. Batzuk akojonantiak dira!!! Badao bat Bogart-ena, primerakua, baña eztot gogoratzen. Adi eon, laster modan jarrikoitxu ta. Nik kamisetetarako beste ideia bat banekan ta gustau ein jakon. Hori be erabilliko dauala esaeban."
Loreak Mendian barria Eibarren sortuko ei da! zer eta, gainera, palindromoakaz... Eta kamixeta horreen barri zelan euki geinke eibartar bihotzez baino ez garenok? Matrallakoren blogean argazkia ipinita igual? Eta eskuratzeko? --- Julen Gabiria
Euskaraz ezagutzen dudan onena:
Nik enara neraman amaren aranekin
- (AKA Xabier Mendiguren)
2004-05 Gora Bush (p.m.) !!

Aupaaa
matrallako badator berriro be kurtso berri honetan (berandu betikomoduan...)
Blogaren edukietan gauza berri batzuk sartu deira eta beste batzuk desagertu. Programaziñuan ikusten den bezala programa morduak dakauz eta batzuk barrixak. Urtero bezala jende askok eman du izena baina programak egiten dabizenak betikuak dira +erdi lo agertzen diran rokanrolero batzuk domeka gabetan.
Auretn prógramak errepikatu beharrean tripikatu egingo ditugu (hau da 3 bat bider emititu) horrela posibilitate gehiago dituzu programak entzuteko eta talde haundi bat ( la hostia) garala dirudi. Baita ere, bloke musikalak definituago daude eta selektoagoak dira (zentzu guztietan... batzuk snobismoraino) café pretinho, Kantautordoak, Subidoia...Kale Barroka momentuz erretreta egin du baña e-mulea martxan jartzea lortzen denean Ferrabosco-z eta Hume-taz koskoil/ovario-etaraino amaituko duzue...
Nola ez LSDA linea dekogu baña ez dou ezertarako erabiltzen, Arrosa proiektuaren barruan be bagara baña erabili bez, gure zilborrari begira beste irratirik esistitxzen denentz jakin gabe (except Radio Arrate, of course). Internet arloan fitxaje berri bat lortu dugu Euzcadi-ko internet enpresa ospetsuenetik, d´Spistoff jauna eta espero dou laguntza ederra izango dala. Eta momentuz amaitzeko, Eibarkuak gara, eta ondiokan ez dakau CoQuein-en disko berria, ezezkuen ezta maketie pasau pez...
