Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Mekaben Pott

Mekaben Pott

Luistxo Fernandez 2007/10/25 08:21
Pott Banda itzuli da. Autoedizioari ekin dio Joseba Asteasukoak, multikopista propioa dauka orain. Polita, Xabier Kintanak Robinson Crusoe itzuli zueneko hori.

Iraultza iritsiko da egunen batean. Ez dute telebistaz emango. Eta prentsaurrekoz iragarriko ez denez, paperean ere ez dugu ikusiko. Pott Bandaren lehen editorial hura ere ez zuten egunkariek notiziatzat eman.

Gainbehera ote doa papera indar digitalen aurrean? Neurri batean bai. Euskarazko paperezko literatur fanzine gehiago ez da publikatuko. Sekula ere ez.

Baina iritsiko ote da eguna paperean albisterik gehiago publikatuko ez dena? Beharbada bai, baina ez Interneten erruz, baizik eta, bereziki, papergileek uko egiten badiote albisteak publikatzeari. Errutina paperean publikatzea errazagoa da, dudarik gabe, literatura edo albisteak publikatzea baino.

Eskerrak gaztetxo teknofilo batzuek euskal kazetaritza salbatuko duten beren begirada fresko eta nerabearekin, adi adi zer mugitzen den non: Hasier Etxeberria, Joxe Aranzabal, Anjel Lertxundi delako blogista hori, Renotik edo Renoko norbaitekin Mezularian komunikatzen den hori. Biba zuek, erredakzioetako kimu berriok.
etiketak: blogak, kazetaritza
r. xalba garez
r. xalba garez dio:
2007/10/25 23:09

Ados, Luistxo, batez ere errutina publikatzeko errazkeriaz. Hain justu Mariano Ferrer.ek kazetari gazteei emandako aholkua hortik doa: Ez erori errazkerian, errutinan, aldez aurretik eginiko albisteetan...

Ba dago beharra bazterretan, alajaina...

Luistxo
Luistxo dio:
2007/10/26 13:00

Zabaldun rollo gehiago kontu honen gainean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004