Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Konstituzioa derogatu

Konstituzioa derogatu

Luistxo Fernandez 2007/12/06 08:38
1978an Espainiako Konstituzioa onartu aurretik, ale elebidun hau banatu zen Hego Euskal Herrian (ez dakit lau probintzietako eremu osoan, ala zati batzuetan bakarrik).



Ale horietako bat aitaren etxean gordea egon da, eta eskaneatu dut: azken aurreko puntuak bere eduki guztiak derogatzen dituela erakusteko. Kontua azaldua izan da hainbat tokitan, adibidez Senez aldizkariko artikulu honetan.

3. disposapen derogatzailea: Era berean derogaturik geratzen dira Konstituzio hontan ezartzen diren disposapen guztiak.

Espainiako Konstituzioa, 1978, disposapen guztiak derogaturik

Sarean dagoen Konstituzioaren testu euskaldunak beste idazkera bat du orain baina gure etxera ez dute zuzendutako alerik bidali. Bueno, uste dut Europako Konstituzioaren ale bat bidali zela, eta hura ere onartu zela erreferendum batean. Gero, inork ez daki nola, derogatuta geratu da osorik hura.

Disposapen derogatzailearen eskanerra Euzkal Errian Euzkaras taldera bidali dut, gure hizkuntzarekin argitaratzen diren disparateak dokumentatzeko sortu den Flickr-eko talde bat.
etiketak: euskara, politika
Elenalaka
Elenalaka dio:
2008/01/16 15:01

Ez horregaitik, Luis Fernandez. Euskarazko blogosfera Elenaz josita egongo balitz ere...:)

luistxo
luistxo dio:
2007/12/12 13:39

Eskerrik asko, Laka (uste dut deitura jartzea ahaztu zaizula zure mezuan). Ez da harritzekoa, inork ere ez nahi izatea atentatuaren erreibindikazioa bere gain hartzea.

Elena
Elena dio:
2007/12/06 21:03

Nik bulegoan daukat beste ale zahar bat. Oso gutxitan tokatzen zaigu Konstituzioko artikuluren bat euskaraz aipatzea, baina tokatzen den gutxietan, ere, sekula ez naiz ausartu "bertsio ofizial" hau erabiltzen :)

Garai batean entzun nion Josu Oregiri, Legebiltzarreko lehen itzultzailea izan zenari, itzulpen hori Euskaltzaindiak egin zuela, nahiz eta gero, uste dut, Euskaltzaindiak berak ukatu egin zuen.

Ondo pasa eguna.

Jurtzixabi
Jurtzixabi dio:
2008/01/16 14:51

Eskerrik asko, Luistxo. Zerbait entzuna nuen, baina ez nekien zehatz-mehatz non datzan akatasa.

Kasualitate hutsez, egunotan EGA azterketa prestatzen ari diren ikasleekin (euskara irakaslea naiz) euskaraz nola erabiltzen HAU, HORI eta HURA landu dugu klasean. Exenplui hori eramango diet, horreola ez zaie ahaztuko... Adio!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004