Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Institutuan ez da ezer sumatzen

Institutuan ez da ezer sumatzen

Luistxo Fernandez 2007/12/01 08:43
Joxemi Zumalabe fundaziokoak edo Eginekoak kartzelara doaz, ikaragarrizko zigorrekin, ezeren errurik gabe. Motibazio politikorako momentua beharko luke, baina ez, aspertuta sentitzen naiz, eta koldar, eta gogogabetua.
 Eta bat nator guztiz gaur Berrian Jokin Muñozek elkarrizketa batean

dioenarekin.

 

Ni hasia naiz hemengo gure arazo hau nahiko urrutitik ikusten. Hiritarra naizen aldetik, neure burua inplikatua ikusten nuen lehen. Ez dizut esango manifestazioetan eta ibiltzen nintzenik, baina gaiak kezkatzen ninduen. Inplikazio handiagoa neukan. Baina uste dut Barajaskoak jendeak uste baino gehiago suntsitu zuela. Orain, arazoa oso urrutitik hasi naiz ikusten, ezaxolaz. Beharbada, horrela esatea krudela da, baina iritsi naiz pentsatzera bakar bakarrik interesatzen zaidala fikziorako material gisa. Tristea da horrela esatea, baina puntu honetara ekarri naute. Gizarte aldetik, beste fase batera pasa gara. Lehen, Barajaskoaren aurretik, jendeak ilusio handiz ikusten zuen egoera. Baina, orain, urrutiko inplikazio horretatik axolagabetasunera igaro gara. Harrigarria da, baina alderdi politiko bateko buruak espetxean daude, eta hemen ari gara zerbezak hartzen, eta institutuan ez da ezer sumatzen!
etiketak: politika
Bittor
Bittor dio:
2007/12/05 17:49

Jozulin nekatuta dago. Oh zein pena!. Gixarajua.

Arnaldo,ordea ondo dago. De PUTA MADRE dago.

Jozulin nekatuta.

Har itzazu zerbeza batzuk, eskiatzera joan, Laredora hondartzatik ibiltzera...GIXARAJUA. Jozulin nekaaatuta dago. 

Jozulin
Jozulin dio:
2007/12/02 13:11

Atzo Gutagutarrak entzuten egon nintzen eta zera kantatzen zuten: "ostiak eman edo jaso, bakarrik daude bi bide". Asko gaude aukera derrigor horrekin nekatuta.
Bestalde, posible al da barrikadaren alde bietan egotea?
Eta bitartean nekatuta, aukera egin beharraz nekatuta, bistakoa esplikatzen nekatuta...

Jozulin
Jozulin dio:
2007/12/10 01:59
  • Argi dago bistakoa esplikatzen nekatuta banago ere, zuk ez duzula batere ulertu esan dudana.
    - Zu ez bazaude honezkero nekatuta, zorionak. Ni bai.
    - Arnaldo ondo dagoela zeuk esan duzu, ez nik.
    - Eta zuk ez duzu zerbezarik hartu, eskiatu, hondartzatik ibili asteburu honetan?
G.J.
G.J. dio:
2007/12/01 20:49

"Eta nolaz gu,
gu, eguneroko patxara merkean
oso lasai bizi geran..."
zioen eta dio abestiak
baina, tira, dagoenarekin  dabil beharrean. Aurrera beti.
Galderak eta erantzunak adosten: Poterea eta Herriarenak....Ezintasuna hutsa?

Bittor
Bittor dio:
2008/01/12 17:47

Bai Jauna, -ondo ulertu nizun esandakoa. -Ni ez nago nekatuta,ez. -Jokabide batzuek Arnaldoren egoera gaiztotu egiten dute. (Beste egun batean ironia zer den azalduko dizut). -Alegia, nik neuk ere errealitatearekin (egunerokoarekin) moldatzen saiatzen naiz. Hori esanda, eta berriki emandako TORTURA testigantzekin, esango al du norbaitek: "Nekatuta nago". (Jozulin: zure blog-eko torturari buruzkoan zehaztapen gehiago)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004