Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / e-Demokrazia Hernanin?

e-Demokrazia Hernanin?

Luistxo Fernandez 2005/06/07 13:24

eGipuzkoa jardunaldietako beste kontu bat: herri-partaidetzarik izan daiteke Interneteko gune foro instituzional ofizialetan?

Ba horren adibide bat ere eman zitzaigun. Hiritarrok2005 ekimena: Europa Pressek nonbaitetik atera du dirutza hori bultzatzeko eta horretan dihardute.

Sekulako exitotzat aurkeztu zitzaigun Hernaniko Foro hau: Hernani.2005hiritarrok.net Enfin, Hernanin demokraziarik ba ote dagoen sinestea zaila da (zerrenda bozkatuena, zinegotzi kopuruan gehiengo osora iritsiko zena, legez kanporatua izan zen), eta e-demokraziarik udal babesarekin... ba gutxienez dudosoa da. Eta exitoaren neurriaz, hilean 500 bisitara iritsi da webgune hori, bost hilabetean 200 bisitatik igota: datu hori powerpointean erakutsi ziguten balitzalez ez dakit zer... Eibar.org-eko estatistiketan, eguneroko 2000 bisitatan gabiltza... Egunean! ez hilean!

Europa Press-en aurreko inbento exitosoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izan zen: Euskadi2005.net . Foro sorta bat aurkeztu zuten, ez-dakit-zer balitz bezala. Bi gauzatarako balio izan zuen Legebiltzarrak babestutako ekimen horrek:

  1. EHAK-ek zuzeneko foro ireki bat izan zuen Interneten: bestela ez zutela izango ematen du.
  2. EAJ-k bere forora zuzendutako galderak ez zituela erantzuten argitaratu zen. (Ibarretxe.com webean erantzuten zen edo ez ikusi beharko zen, baina...)

Bueno, horiek dira nik atetarako ondorioak... Legebiltzarreko komunikazio taldeak ez dakit bere inbertsioaren emaitzen analisi bera egin ote duen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004