Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / e-Administrazioaren lehentasuna: informatu ala gure isunak ordain ditzagun?

e-Administrazioaren lehentasuna: informatu ala gure isunak ordain ditzagun?

Luistxo Fernandez 2005/06/07 13:16

e-Administrazioaren eta herri-partaidetzaren Donostiako jardunaldiek bi ildo izan zituzten, joan den ostegun-ostiralean:

a) herri partaidetza bizitza sozio-politikoan Internet bidez

b) e-administrazioaren lehentasunak eta norabideak

Ez dut uste antolatzaileek, Gipuzkoako Diputazioan e-asuntoaz arduratzen direnek, bi alor horietan tentu askoz ibili direnik edo dabiltzanik.

a) alorrari dagokionez, ez dakite nor dabilen zer egiten Gipuzkoan, eta pentsatzen dute ordea, DV ari dela zoragarri.

b) alorrari dagokionez, Diputazioa enpeinatuta dago e-zerbitzu oso zehatz batzuk antolatzen: gure zergak ordaintzea. Oso adierazgarria izan zen Diputazioaren informatika erakundeko arduradunaren esposizioa. Herritarrok, zertifikatu digital baten bidez, sartuko gara laster Gipuzkoako udal guztiek gutaz dituzten datuetan eta ordainketak eta abarrak bideratu ahal izango ditugu. Besteak beste, 1982tik hona ordaindu gabe ditugun isunak ikusiko ditugu !!!!

Ez da broma. Diputazioak uste du herritarrok zertifikatu digitalak aterako ditugula, gu haien sarera konektatzeko, 20 urtean pagatu ez ditugunak ikusteko, eta isun horiek pagatzen hasteko... Enfin.

Bremengo gonbidatu majo bat bazegoen, Martin Hagen, eta hark oso garbi hitz egin zuen e-administrazioaren funtzioez:

  1. informatu
  2. komunikatu.
  3. trantsakzioak

Bere hitzaldia 3. puntuan zentratu zen, hori delako Bremenen egiten duen lana, baina argi esan zuen herritarren demanda 1. puntuan dagoela: informazio bila goaz gure kabuz e-administraziora, ez isunak pagatzera! Gainera, trantsakzioen alorrean erabiltzaileak zein diren argi zuen: enpresak eta intermediarioak. Haientzat da beren lana. Normala, online zergak ordaintzera dedikatzen dira jestoriak eta halakoak, edo horretarako egitura duten enpresak... jende arrunta ez da zertifikazioen zurrunbiloan sartzen. Aterako ote zuen eGipuzkoako inork ikasgairik Bremenekoak esandakotik?

Aldiz, eGipuzkoa ditxosoa ez da gauza ezta feed tontoena eskaintzeko beren Gipuzkoa.net sare osoan, edo zerbitzuz hornitzen duten Gipuzkoako Udal guztien sarea... Salbuespena bakarra da: CodeSyntax-en bezeroak dira, eta beste pare bat udal, beste enpresa txiki baten bezeroak.

Ez dago, informatzeko orduan, Eskoriatza baino udal txukunagorik (gure beste bezero baten bidez kudeatzen du hori hango udalak, Goienaren bidez, blogen diskriminazio kasu honetan adarra jo izan dioten beste taldea da Goiena, gogoratuko duzuenez), adibide soil bat jartzeagatik: albisteak bi hizkuntzatan... e-postaz jasotzeko aukera, RSS feedak ere bai, sinplizitatea diseinuan, eta kudeaketa zuzen-zuzena eta etengabe berritua.

Holakorik sistematikoki nola egin ez dakite eGipuzkoan. Adibide on hori (Eskoriatza) esistitzen denik ere ez dakite. Eta, hara, isun zerrenda informatizatua kontsultagai jartzen edo, aurkeztu zitzaigun beste marabilla bat, e-administrazio gipuzkoanoa telebista digitaleko kanal baten bidez eskainiko omen zaigula...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004