Hemen zaude: Hasiera Blogak Kulturala Topaleku

Kulturala

Topaleku

Koldo Gojenola. Erakusketa Topalekuan

Koldo Gojenola artista eibartarraren erakusketa Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean, izango da ikusgai azaroaren 25arte elkartearen Topaleku Aretoan. Ez galdu bisitatzeko aukera.

Erakusketan Koldo Gojenola (Eibar, 1961) bat bateko margolaritza edo margolaritza azkarrean espezializatutako margolariaren azken lanak izango ditu erakusgai.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Arrate Kultur Elkartea 2007/11/24

Aurora Baskaran eta Charo Gil Topalekuan

Juan Ramon Llavori-k eskaini zigun erakusketaren ondoren, Aurora Baskaran eta Charo Gil artisten margoak izango dira ikusgai gaurtik aurrera elkartearen Topaleku Aretoan.

Erakusketaren inaugurazioa Irailaren 21ean arratsaldeko 19:00etan izango da.

Aurora Baskaran eta Charo Gil-en erakusketa irailaren 21etik 30era egongo da irekita.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Arrate Kultur Elkartea 2007/09/21

Juan Ramon Llavori Topalekuan

Udako oporraldien ostean, Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarrak ireki du Arrate Kultu Elkarteko Topalekuko erakusketen denboraldia.

Eta gero zer? deitzen da, Llavorik Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan aurkeztu duen argazki bilduma.

Tsunamia jaso ondoren, 2005 urtean, Indian jasotako irudiak erakusten dizkigu Llavorik, Kanyákumari-n, Tamil Nadu inguruan jasotakoak.

Tsunamia pasa ondoren gizakia gera zen bakarrik, begiradak, ahotsak, isiltasunak. Erakusketa interesagarria benetan Juan Ramón Llavori zumaiarrarena.

Hona hemen argazki batzuk:

Jose Ramon Llavoriren Erakusketa irailaren 7tik 16ra egongo da irekita.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Arrate Kultur Elkartea 2007/09/09

Luis Agüera eta Mari Carmen Píriz Topalekuan

Atzo, ostirala, martxoak 23, Luis Agüera eta Mari Carmen Píriz artisten margoen ERAKUSKETA inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketa martxoaren 23tik apirilaren 1era egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Arrate Kultur Elkartea 2007/03/24

Juan Jose Altuna Akizu Topalekuan

Joan zen ostiraletik Otsailak 9, eta datorren iganderarte Otsailak 18, Bergaran bizi den Juan Jose Altuna Akizu margolari arrasatearren ERAKUSKETA izango dugu Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Denok gonbidatuta zaudete ikustera.

Altuna Akizuk margolaritza ikastaroak ematen ditu Bergara eta Elorrio herrietan, eta Topalekuko erakusketan bere azken lanak ikusgai ipiniko ditu.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Arrate Kultur Elkartea 2007/02/12

Emakume Artisten Erakusketa Martxoan: deialdia

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, Arrate Kultur Elkarteak ohizko Emakumeen erakusketa kolektiborako deialdia egiten du. Aurten Topalekuko erakusketa martxoaren 9 eta 18aren artean egingo da.

Deialdia arte munduan lanean diharduten edo zaletuak diren Eibar eta inguruko emakumeei zuzenduta dago.

Lanen baldintza bakarra gaia emakumea izan dadila da. Teknika, tamaina edo lan mota guztiz librea da: pintura, zeramika, eskultura, ....

Izena emateko azken eguna otsailaren 23a da eta interesatuta dauden emakumeak antolatzaileekin hartu emanetan ipini honako telefono hauetara deituz: 943200580 (Elisabet) edo 617747569 (Mari Fran).

Izena eman ondoren, emakume parte hartzaileekin harremanetan jarriko gara, lanak ekartzeko eta erakusketen antolaketarako.

Mila esker!

Arrate Kultur Elkartea 2007/01/26

Argazki erakusketa Topalekuan

Datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Eibarko Klub Deportiboko argazkilarien taldearen erakusketa inauguratuko da Arrate Kultur Elkartearen Topaleku aretoan. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Erakusketa Urtarrilaren 26tik Otsailaren 4ra igaroko du eta bertan honako argazkilari hauek parte hartuko dute:

Jesús Unzueta

Bakarne Elejalde

Asier Garin

Virginia Arakistain

Jose Luis Martinez

Vicente Eizagaetxeberria

Fernando Retolaza

Jose Vila

Jose Valderrey

Aitor Sarasketa

Joseba Barrutia

Eider

Alberto Luke

Mateo Guilabert

Jose Luis Irigoien

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara.
Arrate Kultur Elkartea 2007/01/24

Esteban Oroz - Erakusketa Topalekuan.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Esteban Oroz margolari eibartarraren erakusketaren inaugurazioa izango dugu Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan. Denok gonbidatuta zaudete.

Esteban Orozek paisaiak margotzen ditu normalean. Horrela, Topalekuko erakusketan Olmedo (Valladolid) , Toro (Zamora), Mutriku, Ortuella, Donostia - San Sebastián, Toledo edo Segovia hirietan margotutako paisaiak ikus daitezke.

Erakusketa Urriaren 6tik - Urriaren 15ra egongo da zabalik

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara.
Arrate Kultur Elkartea 2006/10/06

Jose Luis Irigoien - Jordania Argazki Erakusketa

Uda ostean zabaldu zen aktibitatea Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan Alberto Ormaetxearen omenez egindako argazki erakusketarekin .

Arrate egunean Irailak 8an beste argazki erakusketa bat zabaldu da Topalekuan. Oraingoan Jose Luis Irigoien argazkilari santurtziarrarena. Arratsaldeko 19:00etan inauguratu zen eta irailaren 17arte egongo da irekita.

Jordania da erakusketaren izenburua eta herrialde horretan egindako 85 argazki daude erakusgai Topalekuan, zuri eta beltzez, baryta papera eta seleniumekin biratuak.

Jose Luis Irigoienen blogean ikus daitezke Jordania bildumako argazki batzuk. Zehazki hemen .

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Jose Luis Irigoien argazkilariak blog interesgarri bat dauka Eibar.org blog komunitatean: www.eibar.org/blogak/irigoien

Arrate Kultur Elkartea 2006/09/09

Alberto Ormaetxea - Omenaldiaren erakusketa

Gaur, abuztuak 30, Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan arratsaldeko 19:00etan inauguratzen da Alberto Ormaetxearen Omenaldia izeneko erakusketa. Denok gonbidatuta zaudete.

Jose Antonio Rementeria eta Nestor Basterretxea izan dira omenaldiaren erakusketa aurkeztu dutenek eta antolaketan Jose Valderrey argazkilariak egindako lana eskertu dute biek.

Honela zioen DV-ko albistean :

La plataforma que se ha ocupado del homenaje a Alberto Ormaetxea ha organizado también una exposición que puede visitarse desde ayer en la sala de exposiciones de Topaleku Arrate.

La muestra hace referencia al personaje eibarrés en su faceta deportiva y social con fotos de alineaciones de la Real Sociedad y Eibar.

La colaboración de los numerosos amigos de Alberto Ormaetxea así como de sus familiares ha sido considerable. Ellos se han encargado de suministrar a los organizadores de la exposición numerosos datos y también cuadros en los que aparece el eibarrés Alberto Ormaetxea.

La plataforma organizadora de este memorial también quiere agradecer la colaboración y ayuda prestada por José Valderrey, fotógrafo eibarrés con una amplia experiencia en la organización de exposiciones fotográficas.

Se trata de una gran oportunidad de recordar por un momento la figura de Alberto Ormaetxea. Muchos aficionados al fútbol y eibarreses en general van a encontrar interesante la exposición.

Eta El Correon egunkarian

esta muestra recoge distintos momentos en la vida de Alberto Ormaetxea y en la misma se contrasta la evolución existente tanto a nivel social como futbolístico».

Los que se acerquen hasta el Topaleku eibarrés podrán contemplar más de cuarenta fotografías que han sido cedidas por la familia de Ormaetxea, por sus amigos eibarreses de toda la vida y por muchos otros conocidos del técnico de la Real Sociedad. "Gracias a la familia y amigos se ha podido montar esta muestra. También queremos agradecer el esfuerzo y colaboración de José Valderrey, fotógrafo y técnico contrastado en montaje de exposiciones fotográficas", precisó José Antonio Rementería durante la presentación de la exposición.

Alberto Ormaetxearen Omenaldirako prestatu den erakusketa irailaren 5arte egongo da zabalik.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Argazkiak: DV eta El Mundo

Arrate Kultur Elkartea 2006/08/30